Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/04/16 16:44:31.954 GMT+2

Itziar, Zumaiatik

Zumaiatik Itziarrera

Zumaiatik Itziarrera

Bost ere izan gintezkeen baina bezperan deia egitea ahaztu zitzaidan. Hala ere udaberrian sartu garela nabarmena da eta laukotea biltzea lortu genuen. Nire asmoa Oria ibarra egitea zen, baina hasiera aldapatsua egitearen alde ez zegoen jendea eta azkenean Itziar aldera jo genuen. Joana oso lasaia izan zen; goraino ordubetean, patxadaz hartu baikenuen. Itziarrerako lehenengo maldak igotakoan Elorriaga aldera doan bidegurutzera iritsi ginen, eta han superthonyri ea inoiz igo zuen galdetu nion. Hori galdetzearekin batera ziztazalen oraindik aldapa horren berri ez dudala eman gogoratu nuen, eta hurrengo sarrera Elorriagarako aldapa izango zela erabaki nuen. Auzo horren izena Madariagarekin nahasten dut (Madarixa), alegia, Azkoitia eta elgoibar artean, Endoiara doan bidean igo beharreko aldaparekin, baina zeharo bestelakoa da hau eta Zumaia eta Deba artean, ifar aldera dagoen auzoa da Elorrixa. Kilometro eta erdiko aldaptxoaz ari naiz (Madarixa hurrengo batean aipatuko dut, hori ere igo izan baitut). Hala ere bide horren profila lortzen saiatu naizenean oporrekin egin dut topo: Diputazioko makinak ez du erantzuten. Eta mezua bidali diedanean apirilaren 18rarte oporretan daudela dioen mezu automatikoa jaso dut... Nahi eta ezin! Beraz, Itziarko joan etorria aipatzearekin konformatu beharko dugu. Esan dut oso lasai joan ginela, baina aldapatxo guztietan Imamolek Superthony eta bioren kontrako erronkan jardun zuen... alferrik ordea, ez baitzuen bat bera ere irabazi! Itziarko gaina baino bostehun metro lehenago gure erregek (superthonyk) orro egin eta biok atzean utzi gintuen (laugarrena oraindik eta atzerago zegoen ordurako), aurtengo Aiarako igoeran berriz ere nagusi izango dela argi utzi nahi izan balu bezala. Gero beherako bidean Errege eta biok aurrera jo genuen, eta aspaldiko partez maldan behera izerdi patsetan bukatu genuen; gustora. Zumaian Imamol eta Ibonen zai geratu ginen, eta handik Zarautza berriz luarok batera etorri ginen. Bukaera latza eman genion, Zarauzko sarrera Imamaolek (saiatua ez dela ezin esan) esprinean egin baitzuen, baina Erregek bere legea jarri zuen berriz... Bukaeran estatistikak begiratzean Itziartik Zarautza 34 minututan etorri ginela konturatu nintzen, tenporada hasiera izateko ez dago gaizki.

Beno, eta sarrera honek ez dauka ez maparik ez eta profilik, baina lasai, diputazioko makina lanean hasten denean jarriko dizkiot-eta.

Nork: makazaga.2006/04/16 16:44:31.954 GMT+2
Etiketak: bizikleta itziar profila ziztazale zumaia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (4)

Erantzunak

Madarixakua duk polita. Itziartik Madarixakuari deitzen ziotek Azurki eta beste batzuk Mortirolo Txiki. Bi kilometro eta erdi gogorrak. Beste aukera bat duk igoera hasi baino lehen baserri baten ondoan eskubira zementozko bidea hartu eta Otarre mendira igo (antena bat zeok bertan) eta handik Madarixara jarraitu. Aldapa hau Azurki baino gogorragoa duk baina Otarrera igotzea kristona duk. Indarrez zeudetenan probatu ezazue eta ez duzue ahaztuko.

Nork: Loroño.2006/05/04 23:56:42.403 GMT+2

Errenferentziak:

...hienak bezala). Gainera Zarauztik Azkoitira joatea eskatzen du, bai eta itzultzea ere! Beraz, gutxienez, goiz-pasa egitea komeni da. Aurreko sarrera batean Madarixarako igoera komentatuko nuela esan nuen, eta emandako hitza bete beharra dagoene...

Erreferentzia: Madariaga Azkoitiatik - Ziztazale 2006/09/27 10:45:59.476 GMT+2

...t egin behar omen gunuen... Azkenean Mutrikura joatea erabaki genuen. Hasiera oso lasaia dauka, batere aldaparik ez baitauka Zumairaino. Han Itziarko gainera doan aldapa hasten da, Ez dauka inongo zailtasunik, eta lasai igo genuen. (beno bukaer...

Erreferentzia: Zarauztik mutrikura - Ziztazale 2006/09/27 10:46:17.196 GMT+2

...hienak bezala). Gainera Zarauztik Azkoitira joatea eskatzen du, bai eta itzultzea ere! Beraz, gutxienez, goiz-pasa egitea komeni da. Aurreko sarrera batean Madarixarako igoera komentatuko nuela esan nuen, eta emandako hitza bete beharra dagoene...

Erreferentzia: Madariaga Azkoitiatik - Ziztazale 2008/06/17 11:37:04.710 GMT+2

...t egin behar omen gunuen... Azkenean Mutrikura joatea erabaki genuen. Hasiera oso lasaia dauka, batere aldaparik ez baitauka Zumairaino. Han Itziarko gainera doan aldapa hasten da, Ez dauka inongo zailtasunik, eta lasai igo genuen. (beno bukaer...

Erreferentzia: Zarauztik mutrikura - Ziztazale 2008/06/17 12:21:34.400 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak