Zarautz eta Orio artean dagoen talaimendi.
Urtea hasi zen, eta urtarrilaren 15ean tenporadari hasiera eman genion. Lehendabiziko saioan lau bildu ginen, boskarrena ere etortzekoa zen, baina haizea aitzakitzat jarri eta etxean geratu zen. Hala ere ez zen baleko aitzakia, ez baitzebilen halako haize beldurgarririk, ez horixe! Aspaldian gehiegi ibili ez bagara ere Igeldora joatea erabaki genuen, Lehen ere komentatu izan dut ibilbidea eta beti bezain polita izaten jarraitzen du bertarainoko igoerak. Gainera Ibonek bizikletaz inoiz ez omen zuen igo aldapa hori eta bukaeran gustora zegoen. Dena den, bueltako bidean ez ginen talaimenditik barrena etorri, N-634 bidetik itzuli baikinen Oriotik Zarautza. Perfil oso polita dauka Talaimendik, irudian ikus daitekeen bezala, ea hurrengo batean bertatik egiten dugun itzulia...2006/01/20 16:03:53.770 GMT+1
Neguko jardun gehiago
Nork: makazaga.2006/01/20 16:03:53.770 GMT+1
Etiketak:
profila
talaimendi
ziztazale
orio
zarautz
bizikleta
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (3)
Errenferentziak:
... Hemen aurkeztu dudan perfilak Igaratik Orio aurreko N635 bidera iritsi bitarteko gora beherak erakusten ditu. Oriotik Zarautzerainoko bidea aurreko batean erakutsi nuen. Nork: makazaga.2006/02/28 01:02:09.351 GMT+1 Eti...
Erreferentzia: Donostiatik Oriora mendi bidetatik - Ziztazale 2006/09/27 10:45:32.686 GMT+2
...eago (ez ordea merke!) jarri zutenetik asko jeitsi da bertako trafikoa. Orioraino erraz joan daiteke, eta han zudugaria igotzea edo Talai mendi igotzea erabaki bhear da. Guk errazena hartu genuen, hau da, Zudugarai, baina honek ere %6....
Erreferentzia: Zarauztik Billabonara - Ziztazale 2006/09/27 10:46:21.007 GMT+2
...eago (ez ordea merke!) jarri zutenetik asko jeitsi da bertako trafikoa. Orioraino erraz joan daiteke, eta han zudugaria igotzea edo Talai mendi igotzea erabaki bhear da. Guk errazena hartu genuen, hau da, Zudugarai, baina honek ere %6....
Erreferentzia: Zarauztik Billabonara - Ziztazale 2008/06/17 12:29:04.241 GMT+2

Erantzunak
Aupa Joseba! Zuek ere ez daukazue kolpe txikirik eh! Zarauztik irten eta berotu baino lehen malda earra igo zenuten!
Nere animoak bidaltzen dixkit eta hemendik aurrera hurbiletik jarraituko dizkiat hire ibilbideak (ateratzen dittuken altimetria grafikoak oso onak zer tresna erabiltzen dek?).
Ah! ta eskuminak familiari! ;)
Nere bloga oraintxe ari nauk hasten...
Nork: Epiola.2006/01/20 16:28:52.389 GMT+1
http://www.baleike.com/blogak/epiolatik