Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/10/24 15:54:42.707 GMT+2

Nor ote da?

Betaurreko beltzen atzean ezkutatuta

Betaurreko beltzen atzean ezkutatuta

Bizikleta jende askoren kirola dela nabarmena da. Giro ona egiten duen aste bukaeratan bideetan barreiatuta, batera eta bestera zenbat bizikleta ibiltzen den ikustea nahikoa da kirol hedatua dela onartzeko. Baina zenbat jende gehiago ibiliko litzateke bide gorriak bageneuzka? Diputazioaren egun hauetako publizitate kanpainan azpiegitura hori ahaztu egin zaiela gogora arazi beharko diegu...

Beno, argazki honetan ageri denak ere kilometro batzuek egin behar izan ditu dagoen tokira iristeko, eta majina bat sufritu behar izan zuen gorako bide horretan. Bere hitzetan: Badakit ez dudala oso itxura ona, eta denbora asko pasa nuela sufrikarioan, baina... hala, igotzeko aldapa bat gutxiago!! Seguru ez zuela txistu joka igo aldapa, baina agian, aldaparen gogorra ahazteko, bertsoren bat inprobisatu nahian igoko zen, eta badirudi entrenamendu teknika ona dela... Txapela buruan eta ibili munduan!

Nork: makazaga.2005/10/24 15:54:42.707 GMT+2
Etiketak: bizikleta | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Joseba, dena ez dela argitaratzeko!!!

Orain badakit ziztazaleren kontua ez dela indizio kontua bakarrik...

Nork: Nor?.2005/10/25 12:46:53.905 GMT+2

Lasai, izkutaleku ona daukak-eta.

Portzierto, nire anaiarena duk hau: zabaltzerik nahi ez baduk niri ez esan/eman

gero arte librezale.

Nork: ziztazale.2005/10/25 16:52:14.650 GMT+2

Errenferentziak:

...> Zikloturista artritikoaren bloga 2006/04/24 12:51:03.815 GMT+2 Lagunak Dolomitetan Udaberriko oporraldian Dolomitetan izan da nire laguna eta, lehen Alpe D`Huez igo bazuen, oraingoan Passo de Cibiana eta Pordoi igo omen ditu. Cibiana ...

Erreferentzia: Lagunak Dolomitetan - Ziztazale 2006/09/27 10:45:56.415 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak