Ziur al zaude?

pravda txikia
Denbora luzez (euskeraz)isilik egon ondoren, hemendik aurrera Pravda Txikian aurkituko dituzue kronikak.

indibidualistarena
Ez dezala inork gaizki hartu, nire kritika eta pataletak ez baitira batere serio hartu behar. Azken finean, nor naiz ni norbaiti zer egin behar duen esateko. Inor.

Aurreko artikuluan esan dut, herri santu honetan indibidualista izatea gaizki ikusia dagoela zenbait esparrutan. Beti izan behar duzula talde handiago baten kide, beti jarraitu behar dituzula markatutako zenbait ildo. Juan Palomoren eskolakoek jai dugu askotan. Ez digute akatsak egiten uzten, ez baitugu ezer erabakitzeko aukerarik. Dena esana dago aldez aurretik. Aldaketak egin nahi gure bizitzan, eta ezin.

Aldaketak egin nahi gure blogetan ere, eta zailtasunak. Blogak sortu nahi, eta itxaron beharra. Honek administrazio publikoa dirudi. CSS orrialdeek beti libreak izan beharko lukete erabiltzaileentzat. Zerbait dakienak aterako dio probetxua. Ezer ez dakienak, ez. Eta ez da ezer pasatzen, horretarako beti izango dituelako zenbait plantilla prefabrikatu aukeran.

Gaur, eta proba modura (ahal ditudan kudeatzaile guztiak probatzen ditut) blogari.net-en bloga zabaldu dut, bertan nire fikzioak zaku batean sartzeko, beste orrialde honi lekukoa hartuz.

Ez nuen b2evolution ezagutzen (entzunaz bai, baina probatu gabe nuen). Eta eskerrak. Erabilgarritasunaren aldetik, nahiko kaxkarra iruditzen zaidalako. Zerikusirik ez orain arte onena iruditzen zaidan Wordpress-en ondoan. Ezta urrutitik ere. Ez dakit zergatik aukeratu duten CMS hau, Elurnetekoek.

Hemen ere, blog honetan gertatzen den bezala, ezin CSS estilo orria ikutu. Goienako blogen diseinua (batez ere, eskubiko menuarena) hobetu egin da azkeneko inkorporazioetan. Hau ere esan behar. Baina ez da hori, itsusia izateko eskubidea dut. Ni neu izateko, alegia. Itxuraz eta edukiz. Blogak hori guztia baitira.

En fin, "a mi bolismoaren" aldarrikapen xume bat izan nahi zuen. Inolako intentzio maltzurrik gabe. Azken aldian asko maltzurtzen ari naizela esaten didatelako diot.

Gero eta maltzurragoa bihurtuko naiz orduan.
Beti bezala, lagunak egiten.

aldaketarena
Herri santu honetan aldaketarena gaizki daramagu. Eusko Ikaskuntzako hauteskundeen emaitzarengatik diot. Ni beti galtzaileekin. Larrazabal ezagutzen dut irakasle izan nuelako duela urte gutxi batzuk. Azkarra iruditzen zait peligrosua delako. Eta alderantziz. Euskal mundu ankilosatu hau zalantzan jartzeko gai den pertsona bat. Goitik beherako iraultza bat sortzeko gai den norbait. Baina tira, itxurazko iraultzaileenen artean ere, amarrategi asko dago.

Herri santu honetan indibidualismoa ere, ez omen zaigu gustatzen. Eta hori, sortzen ditugun tresnatan nabaritzen da. Ez ditut bi artikulu desberdinak nahastu nahi, beraz, segi irakurtzen hurrengoan.

Si Sabino viviría
Aspaldiko ezaguna dut Iban Zaldua jauna. Anaien laguna, aspalditik ere. Beti miretsi ditut bere testuak, istorioak sortzeko erraztasun hori. Gauetan liburu bat idaztearekin amets egiten dudanean, eredu dut, egia da. Ostiralean aurkezten duen "Si Sabino viviría" liburuarekin, merezi duen ospe eta aintza lortzea gura nuke. Ez bakarrik gure artean, baita hemendik kanpo ere. Zaila baita berak egiten duena. Eleberrira salto egin du, baina nik ezagutzen dudan Iban hori, txikitatik irribarre bat marraztu didan Iban hori, ipuingilea da. Eta ipuinzalea.

"Si Sabino viviría"-ren aurkezpena Bilintx liburudendan (hala orain Elkar esan beharko nuke?) izango da, arratsaldeko 18:30tan. Gero, anaien kuadrilaren afaria. Ibanek gonbidatu nau, eta ametsengatik eta miresmenarengatik bakarrik bakarrik baldin bada ere, joan beharko nuke lotsak gainetik kenduta.

Anaien onespenarekin, noski.

blogees
Hona hemen beste ekimen bat: Blogees. Gazteleraz hitz egiten duen blogosferan Weblogssl-ek egiten duenaren atzeko zerbaitetarako jaio dela dirudi. Gai jakinen inguruko blogak antolatu nahian eta blogari eske.

Noizko honelako zerbait euskaraz?
Gai posibleak:
- Bertsolaritza.
- Sukaldaritza.
- Pilota.

Eta eguraldia.

Letxe txarrakin nabil azkenaldi honetan, nabarituko zenuten... Baina badira euskaraz jorratzea merezi duten gaiak gure artean. Hori bai, sosak... Horiek gutxi edo batez.

agenciablog
Oso enpresariala nabil azken aldi honetan, baina gaur Argentinako agentzia honen berri izan dut. Aspalditik nabil honelako zerbaitekin ametsetan gure herri txiki honetan. Ez dakit, posibilitate bat litzateke.

enpresa ideialak
Astakeria bat esatera noa. Astakeriak esatea gustatzen zaidalako. Nire uste apalean, Interneteko gauza arraro eta xarmangarri hauek editen dituzten enpresek hiru aurpegi hauek eduki behar lituzkete:

Sormena: honetarako talentua edo, hobeto esan, langile gogorrak behar dira. Mezua erraz eta polit transmititzeko gai direnak. (Zoritxarrez, Flash teknologiaren gehiegikeriak datoz askotan: Double You.)

Usaimena: jendearen beharrak usaitzeko gaitasuna, aplikazio berriak sortzerakoan edo aplikazio zaharren nahasketak proposatzerakoan.(Zoritxarrez, mezua, mamitsua izan arren, zailtasunez konprenitzen da askotan: Code&Syntax.)

Ukimena: hau da, erabilgarritasuna. Gizakiok ordenagailuarekin interaktuatzen dugunean agertzen ditugun jokaerak barne hartu eta klik batean bizitza oso bat konpotzeko abilidadia.(Zoritxarrez, gauza gehiegi egin nahi izan ohi da takada batean: The Cocktail.)

Hiru enpresa hauetatik Nietzscheren superenpresa (eta ez Marxen superegitura, mesedez, horietako asko dago)jaioko litzateke.
Auskalo zenbat iraungo lukeen...
Auskalo

blogs & beers 2.0
Dagoeneko jakingo duzue baina irratia.com-en bosgarren urtebetetzea ospatzeko, blogger topaketa antolatu da Bilboko Kafe Antzokian, oso egun xelebrean, azaroak 27, igandean (Milagrosa egunian, prezisamente). Nik topaketa hauek Beers & Blogs deitzen direla irakurri dut beti, zerbeza baita nagusi eta blogak bigarren maila batean gerditzen direlako agian. Baina jende formala da irratia.com-ekoa eta horregatik aldu diote ordena faktoreei. Produktua aldatuko ote den, auskalo...

Gustura joango nintzateke topaketara, Elgetako hura galdu nuelako eta tira, bloggerrak zein guapuak diren ikusi nahi nukeelako. Baina arazo baten aurrean aurkitzen naiz, militantzia eta beldur hutsarengatik, ez dut ez karnetik, ez kotxerik. Eta esango didazue zer egiten duen ni bezalako ñoñostiar peto-peto batek Bilbo Handiak zanpaturik, gaueko ez dakit zein ordutan, Pesako autobusek umezurtz utzi dutela (10etatik aurrera seakabó). Nola bueltatu nire Germania txiki honetara...

Hurrengo egunean Gipuzkoaren ekonomia altxatu behar dudalako nik ere bai. Eusko Jaurlaritzak baztertu gaitu baina badugu gure ohorea giputxi langileok.

hotspot
Onartu behar dut, Luistxo guruaren karmak liruratuta, Tagzania lehenengo aldiz erabiltzea erabaki dut. Donostiako Wifi Hotspot-ak jarri ditut bertan, hiri honetara bertaratzen duen orok jakin dezan non ireki dezakeen portatila Internetera konektatu eta gure pintxoen ezaugarri hunkigarriak familiari deskribatzeko. Ez dakit koordenadatan oso fin ibili naizen.
Espazioaren kontrola ez da sekula nire birtuteetako bat izan.

tvp2p
Lehengo egunean esan zidan lagun batek, beste lagun batek esan ziola, ikaragarria izango dela Internet bidez zabaldutako telebistak ekarriko duen iraultza. Internet gaineko telefoniaren parekoa. Beharbada.

Handik egun pare batera, beste lagun batek esan zidan Errealaren inguruko fororen batean norbaitek PPV-ko partiduak Internet bidez, doan eta nahiko ongi ikusten dituela. Eta orduan urduri jartzen hasi nintzen.

Atzo, gaueko ordubik arte ibili nintzen sistema hauek probatzen. Gehienak Txina aldean garatzen dira, eta eskerrak ingelesera itzultzeko parada dagoen, bestela auskalo zein aukera ari naizen sakatzen. Kanal asko ere Txinakoak dira, eta gaur goizean ederki asko ibili naiz hauen tranpolin saltoak ikusten. Olinpiadetarako prestatzen ari naiz.

P2P (peer to peer) sisteman oinarriturik dago eta abantaila garrantzitsu bat du: bufferean gordetzen da dena eta ez disko gogorrean.

Mundu honetan barneratzeko esteka on bat honakoa da. Cervantesen hizkuntzan dena askoz ere hobeto ulertzen delako.Eta blog honetan ere, aipatzen da gaia.

Programa gomendatuak:
PPlive eta nahiko gaizki jartzen duten arren (niri ondo doakit) Tv Ants. Pisu gutxiko programak dira eta CPU-aren baliabide gutxi erabiltzen dituzte.