Denbora erlatiboa da, baina aspalditik naiz ni blogaria. Gaur egun euskal blogosferan dauden izen garrantzitsuak baino lehenagotik. Ez da meritua, kasualitatea baizik. Garai hartan bakardadearen sentimendua nabaria zen. Taxi Galduak hartzen nituen. Ez ninduten inora eramaten. Ez nuen inolako erantzunik jasotzen. Oihartzuna, besterik ez. Eta hori konstante bat izan da, salbuespenak salbu, ez nigan bakarrik, baizik eta denboran zehar gehitzen joan diren blog euskaldunen artean ere. Erantzun falta. Iruzkin falta. Eztabaida falta. Harritzekoa solasaldia hain gustuko duen herri batean. Baina ahozko solasaldia izango da, idatzizkoa nahiko motel dabilelako.
2005/05/09 11:02:46.898 GMT+2
oihartzunak
Nork: ana.2005/05/09 11:02:46.898 GMT+2
Etiketak:
blogak
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Kaixo, Ana!
Gogoeta polita iruditu zait, batez ere identifikatuta sentitzen naizelako, neurri baten, eta horretaz idaztera inspiratu nauzu. Tira, animo!
Nork: Leire.2005/05/09 12:31:18.914 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan
Akaso guztiak bateratzen dituen komunitatea falta da... auskalo. Eskerrak behintzat Euskal Blogari galduak elkar ezagutzen dugun... barnemuinetan behintzat. ;D
Nork: newton.2005/05/09 14:15:01.896 GMT+2
ez dakit komunitate falta ote den. edo agian irakurle falta bezain sinplea da dena. auskalo. estadistikak ikusi beharko baina nire kasuan beti nahiko pobreak izan dira.
Nork: ana m..2005/05/09 16:28:17.888 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/ziur
Antza denez erantzunen mundua ere globalizatuta dago; blog "handiek" hartzen dituzte gehienak. Eta besteak hor...
Nork: Julen.2005/05/09 18:24:47.652 GMT+2
http://barnemuinetan.eu.hn.org