Ez dezala inork gaizki hartu, nire kritika eta pataletak ez baitira batere serio hartu behar. Azken finean, nor naiz ni norbaiti zer egin behar duen esateko. Inor.
Aurreko artikuluan esan dut, herri santu honetan indibidualista izatea gaizki ikusia dagoela zenbait esparrutan. Beti izan behar duzula talde handiago baten kide, beti jarraitu behar dituzula markatutako zenbait ildo. Juan Palomoren eskolakoek jai dugu askotan. Ez digute akatsak egiten uzten, ez baitugu ezer erabakitzeko aukerarik. Dena esana dago aldez aurretik. Aldaketak egin nahi gure bizitzan, eta ezin.
Aldaketak egin nahi gure blogetan ere, eta zailtasunak. Blogak sortu nahi, eta itxaron beharra. Honek administrazio publikoa dirudi. CSS orrialdeek beti libreak izan beharko lukete erabiltzaileentzat. Zerbait dakienak aterako dio probetxua. Ezer ez dakienak, ez. Eta ez da ezer pasatzen, horretarako beti izango dituelako zenbait plantilla prefabrikatu aukeran.
Gaur, eta proba modura (ahal ditudan kudeatzaile guztiak probatzen ditut) blogari.net-en bloga zabaldu dut, bertan nire fikzioak zaku batean sartzeko, beste orrialde honi lekukoa hartuz.
Ez nuen b2evolution ezagutzen (entzunaz bai, baina probatu gabe nuen). Eta eskerrak. Erabilgarritasunaren aldetik, nahiko kaxkarra iruditzen zaidalako. Zerikusirik ez orain arte onena iruditzen zaidan Wordpress-en ondoan. Ezta urrutitik ere. Ez dakit zergatik aukeratu duten CMS hau, Elurnetekoek.
Hemen ere, blog honetan gertatzen den bezala, ezin CSS estilo orria ikutu. Goienako blogen diseinua (batez ere, eskubiko menuarena) hobetu egin da azkeneko inkorporazioetan. Hau ere esan behar. Baina ez da hori, itsusia izateko eskubidea dut. Ni neu izateko, alegia. Itxuraz eta edukiz. Blogak hori guztia baitira.
En fin, "a mi bolismoaren" aldarrikapen xume bat izan nahi zuen. Inolako intentzio maltzurrik gabe. Azken aldian asko maltzurtzen ari naizela esaten didatelako diot.
Gero eta maltzurragoa bihurtuko naiz orduan. Beti bezala, lagunak egiten.
Erantzunak
Segi maltzurra izaten, Ana. Erabat ados nago zurekin. Nire kasuan, Blogari.net-era aldatu naiz eta, oro har, gustura. Baina CSS estilo orria ezin ukitzeak ez dit grazi handirik egiten. Horren ondorioz, esaterako, ezin dut nahi dudan bisiten kontadorea jarri. Blogari.net-era aldatu nintzen bi arrazoirengatik: "aberria egiteko", euskarazko softwarea delako, eta mezuak atalka sailkatzeko aukera ematen duelako, Blogger-ek ematen ez zidana. Aldeko eta kontrako arrazoiak neurtuko ditut denbora batez, eta ikusiko dut zer egin.
Nork: Ricardo.2005/12/18 15:59:50.463 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia
Nik ere gustoko izango nuke zure proposamena aurrera ateratzea.
Bidali nuen mail bat goiena|neteko posta-zerrendara esanez itxura aldatu nahi nuela 29A blogean... eta haien erantzuna, baietz posible izango zela, baina orain lanpetuta zeudela goienkaria aldizkaria berriarekin, eta urte hasieran akaso zerbait egin zezaketela goiena|neteko disenatzaileek.
Nik uste, jada "default template" dexente daudela, baina erabiltzaileak CSS ikutzeko aukera izan beharko zukeen, bere gustura jartzeko; argi dago batzuek asko dakitela CSSari buruz, eta beste batzuk gutxiago, baina akaso horrela jendeak en zuen interes handiagoa izango CSSan?
Ez dakit, nik uste Goiena|netek puntu asko irabaziko zituela CSS liberatuz gero, guztiak era ezberdinean mozorratuko ginateke kolorea eta bizia emanez ...
Nork: newton.2005/12/18 16:22:10.462 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A
Iepa kritikatzaileok :P Zuen blogak ere irakurtzen ditut bai! Ni Blogari.net-eko garapenean egon naizenez gauza batzuk erantzungo dizkizuet: b2evolution zergatik? Multisite zen eta ondo moldatzen zen egin nahi genuenera. itxura finkoak zergatik? Jende gehienak ez du guk bezala bloga ezagutzen eta beraz ez du asko ikutzeko beharrik. css-a ikutzeko aukera? zuzenean ez badago ere, aukera bat ematen dugu http://www.blogari.net/ereduak.php atalean. Bertan CSS eta irudiak editatu ditzakezu eta ondoren itxura hori bidali komunitate osoak erabili dezan, aukera bat denok irabazten ateratzeko. kode propioa txertatzeko aukera? Ba deskribapen atalean html kodea sartzeko aukera dago, naiz eta xhtml bateragarritasuna zehazteko nahiko zorrotza den. azkenekoz > dena hitz egin daiteke eta horretarako http://www.blogari.net/kontaktua.php
Nahi duzuenerako badakizue. Baina mesedez BETI JARRAITU KRITIKA EGITEN BEHAR DITUGU TA!
Nork: Teketen.2005/12/19 19:55:26.814 GMT+1
http:www.blogari.net
Eta goiena.neten horrelako zerbait egingo balute? Ikus ahal dute post hau? Erantzunik izango dugu ... denbora kontua izango dela uste dut, nahiko lanpetuta baitaude; edo hori uste dut.
Nork: newton.2005/12/19 22:46:17.411 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A
goiena.net-en aspaldi ikusi genuen mezua, bai. Gero oporrak eta gero urtarril jodido hau... Orain akordatu naiz berriz barne posta batean berriz ere gaia atera dugulako.
Goienkariaren diseinuarekin buru-belarri gabiltza eta otsailaren 3an aurkeztuko dugu... eta gero badugu bai asmoa zerbait egiteko. ia zer ateratzen den...
Nork: Iban Arantzabal .2006/01/17 17:32:10.449 GMT+1
http/www.goiena.net