Herri santu honetan aldaketarena gaizki daramagu. Eusko Ikaskuntzako hauteskundeen emaitzarengatik diot. Ni beti galtzaileekin. Larrazabal ezagutzen dut irakasle izan nuelako duela urte gutxi batzuk. Azkarra iruditzen zait peligrosua delako. Eta alderantziz. Euskal mundu ankilosatu hau zalantzan jartzeko gai den pertsona bat. Goitik beherako iraultza bat sortzeko gai den norbait. Baina tira, itxurazko iraultzaileenen artean ere, amarrategi asko dago.
Herri santu honetan indibidualismoa ere, ez omen zaigu gustatzen. Eta hori, sortzen ditugun tresnatan nabaritzen da. Ez ditut bi artikulu desberdinak nahastu nahi, beraz, segi irakurtzen hurrengoan.
Idatzi artikulu bat