Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/13 19:22:34.871 GMT+1

Si Sabino viviría

Aspaldiko ezaguna dut Iban Zaldua jauna. Anaien laguna, aspalditik ere. Beti miretsi ditut bere testuak, istorioak sortzeko erraztasun hori. Gauetan liburu bat idaztearekin amets egiten dudanean, eredu dut, egia da. Ostiralean aurkezten duen "Si Sabino viviría" liburuarekin, merezi duen ospe eta aintza lortzea gura nuke. Ez bakarrik gure artean, baita hemendik kanpo ere. Zaila baita berak egiten duena. Eleberrira salto egin du, baina nik ezagutzen dudan Iban hori, txikitatik irribarre bat marraztu didan Iban hori, ipuingilea da. Eta ipuinzalea.

"Si Sabino viviría"-ren aurkezpena Bilintx liburudendan (hala orain Elkar esan beharko nuke?) izango da, arratsaldeko 18:30tan. Gero, anaien kuadrilaren afaria. Ibanek gonbidatu nau, eta ametsengatik eta miresmenarengatik bakarrik bakarrik baldin bada ere, joan beharko nuke lotsak gainetik kenduta.

Anaien onespenarekin, noski.

Nork: ana.2005/12/13 19:22:34.871 GMT+1
Etiketak: letrak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ze herritan da aurkezpena?

Nork: Piban.2006/03/30 13:30:09.061 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak