Hona hemen beste ekimen bat: Blogees. Gazteleraz hitz egiten duen blogosferan Weblogssl-ek egiten duenaren atzeko zerbaitetarako jaio dela dirudi. Gai jakinen inguruko blogak antolatu nahian eta blogari eske.
Noizko honelako zerbait euskaraz? Gai posibleak: - Bertsolaritza. - Sukaldaritza. - Pilota. - ...
Eta eguraldia.
Letxe txarrakin nabil azkenaldi honetan, nabarituko zenuten... Baina badira euskaraz jorratzea merezi duten gaiak gure artean. Hori bai, sosak... Horiek gutxi edo batez.
Erantzunak
Ideia ez da txarra baina.... ez dakit. Nago ez dagola zertan tresna bakan bat bultzatu behar. Esan gurot, komunikazio askea bultzatzea, ados baina blogak egoteko idazten duen jendearen bila ibiltzea.... ez dakit nik.
Nork: axier.2005/11/16 16:08:52.679 GMT+1
www.begizta.net
Bihar aterako dugu bertsolaritzaz ere jardungo duen baten bloga. Zihara Enbeita da bera. Jarraitu pista goiena.net-en.
Eta pilota ere mintzagai izango du gaur aurkeztu dugun beste batek: Polikiroldegia Eta bagoaz gehiago izaten. Gu gustura ze jendeak badauka zer kontatua. Guk ez dugu gai jakinaren gaineko blogik eskatu, baina euskaraz idatzi gura duenari ateak zabalik ditugula esan.
Nork: Iban Arantzabal.2005/11/23 19:12:47.333 GMT+1