Astakeria bat esatera noa. Astakeriak esatea gustatzen zaidalako. Nire uste apalean, Interneteko gauza arraro eta xarmangarri hauek editen dituzten enpresek hiru aurpegi hauek eduki behar lituzkete:
- Sormena: honetarako talentua edo, hobeto esan, langile gogorrak behar dira. Mezua erraz eta polit transmititzeko gai direnak. (Zoritxarrez, Flash teknologiaren gehiegikeriak datoz askotan: Double You.)
- Usaimena: jendearen beharrak usaitzeko gaitasuna, aplikazio berriak sortzerakoan edo aplikazio zaharren nahasketak proposatzerakoan.(Zoritxarrez, mezua, mamitsua izan arren, zailtasunez konprenitzen da askotan: Code&Syntax.)
- Ukimena: hau da, erabilgarritasuna. Gizakiok ordenagailuarekin interaktuatzen dugunean agertzen ditugun jokaerak barne hartu eta klik batean bizitza oso bat konpotzeko abilidadia.(Zoritxarrez, gauza gehiegi egin nahi izan ohi da takada batean: The Cocktail.)
Hiru enpresa hauetatik Nietzscheren superenpresa (eta ez Marxen superegitura, mesedez, horietako asko dago)jaioko litzateke. Auskalo zenbat iraungo lukeen... Auskalo
Idatzi artikulu bat