Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/08 21:01:46.701 GMT+1

blogs & beers 2.0

Dagoeneko jakingo duzue baina irratia.com-en bosgarren urtebetetzea ospatzeko, blogger topaketa antolatu da Bilboko Kafe Antzokian, oso egun xelebrean, azaroak 27, igandean (Milagrosa egunian, prezisamente). Nik topaketa hauek Beers & Blogs deitzen direla irakurri dut beti, zerbeza baita nagusi eta blogak bigarren maila batean gerditzen direlako agian. Baina jende formala da irratia.com-ekoa eta horregatik aldu diote ordena faktoreei. Produktua aldatuko ote den, auskalo...

Gustura joango nintzateke topaketara, Elgetako hura galdu nuelako eta tira, bloggerrak zein guapuak diren ikusi nahi nukeelako. Baina arazo baten aurrean aurkitzen naiz, militantzia eta beldur hutsarengatik, ez dut ez karnetik, ez kotxerik. Eta esango didazue zer egiten duen ni bezalako ñoñostiar peto-peto batek Bilbo Handiak zanpaturik, gaueko ez dakit zein ordutan, Pesako autobusek umezurtz utzi dutela (10etatik aurrera seakabó). Nola bueltatu nire Germania txiki honetara...

Hurrengo egunean Gipuzkoaren ekonomia altxatu behar dudalako nik ere bai. Eusko Jaurlaritzak baztertu gaitu baina badugu gure ohorea giputxi langileok.

Nork: ana.2005/11/08 21:01:46.701 GMT+1
Etiketak: morse mezuak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ni ere joan behar dut eta zu bezala nago, baina zerbait okurrituko zaidala fijo. Hemendik nire deia Donostiatik Bilbora joan behar duen "alma karitatibo" bati, ea eramaten gaituen :P

Nork: Gorka.2005/11/08 22:51:53.517 GMT+1
http://teketen.blogspot.com

zerbait lortzen baduzu abixau, plis!

Nork: ana m..2005/11/08 22:54:30.248 GMT+1
http://www,goiena.net/blogak/ziur

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak