Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/06 00:45:40.591 GMT+1

hotspot

Onartu behar dut, Luistxo guruaren karmak liruratuta, Tagzania lehenengo aldiz erabiltzea erabaki dut. Donostiako Wifi Hotspot-ak jarri ditut bertan, hiri honetara bertaratzen duen orok jakin dezan non ireki dezakeen portatila Internetera konektatu eta gure pintxoen ezaugarri hunkigarriak familiari deskribatzeko. Ez dakit koordenadatan oso fin ibili naizen. Espazioaren kontrola ez da sekula nire birtuteetako bat izan.

Nork: ana.2005/11/06 00:45:40.591 GMT+1
Etiketak: arkitekturak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beharbada zure hotspot donostiarrentzat helbide hau hobeto. KMK-koa ez dakit, baina beste biak, Udalaren eDonostia ekimenekoak, doan ziren ireki zituztenean, eta orain ordainpekoak dira: logika teknologiko, turistiko eta ekonomiko guztien kontra.

Nork: Luistxo.2005/11/07 08:09:23.736 GMT+1
http://www.tagzania.com

lehenengo ordubetea ez al da doan? joer, nola dabiltzan sozialistak...

Nork: ana m..2005/11/08 07:53:36.957 GMT+1
http://www,goiena.net/blogak/ziur

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak