Lehengo egunean esan zidan lagun batek, beste lagun batek esan ziola, ikaragarria izango dela Internet bidez zabaldutako telebistak ekarriko duen iraultza. Internet gaineko telefoniaren parekoa. Beharbada.
Handik egun pare batera, beste lagun batek esan zidan Errealaren inguruko fororen batean norbaitek PPV-ko partiduak Internet bidez, doan eta nahiko ongi ikusten dituela. Eta orduan urduri jartzen hasi nintzen.
Atzo, gaueko ordubik arte ibili nintzen sistema hauek probatzen. Gehienak Txina aldean garatzen dira, eta eskerrak ingelesera itzultzeko parada dagoen, bestela auskalo zein aukera ari naizen sakatzen. Kanal asko ere Txinakoak dira, eta gaur goizean ederki asko ibili naiz hauen tranpolin saltoak ikusten. Olinpiadetarako prestatzen ari naiz.
P2P (peer to peer) sisteman oinarriturik dago eta abantaila garrantzitsu bat du: bufferean gordetzen da dena eta ez disko gogorrean.
Mundu honetan barneratzeko esteka on bat honakoa da. Cervantesen hizkuntzan dena askoz ere hobeto ulertzen delako.Eta blog honetan ere, aipatzen da gaia.
Programa gomendatuak: PPlive eta nahiko gaizki jartzen duten arren (niri ondo doakit) Tv Ants. Pisu gutxiko programak dira eta CPU-aren baliabide gutxi erabiltzen dituzte.
Erantzunak
Nik ere TvMix delakoa atzo ikusi nuen, blog batean edo. Errealeko forum batean ere. Erreala.com, porra oso entretenigarria da baina zaila asmatzea. Konzidentzia, kasualitatea. Badirudi aste hauetan errealzale guztiak izan dugula sistema honen berri. Nik oraindik ez ditut probatu, ea zer moduz dagoen. ;)
Nork: newton.2005/10/31 16:03:05.059 GMT+1
http://goiena.net/blogak/29A
Gracias por enlazarnos. Lamento no hablar tu idioma, felicidades por tu blog.
Nork: cavalleto.2005/11/01 23:39:01.585 GMT+1
http://www.soyplastic.net