Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/05 17:29:08.091 GMT+2

erabilgarritasuna

Tristea da benetan lege bat atera behar izatea erabilgarritasuna administrazio desberdinen webmasterren buruan sartzeko. Isunak jarri beharko dira martxan bestelako enpresek berdin egin dezaten. Lan kontuengatik, gutxitasun fisikoa ezagutzea egokitu zait. Grina pertsonalengatik, erabilgarritasuna web arloan. Diseinatzaile izango banintz, sentipenak nahasturik izango nituzke. Estetika hutsagatik, zoragarria litzateke Flash edozertarako erabiltzea. Etika hutsagatik, erabilgarritasunean aurrera pausoak ematea eskatuko nioke Macromediari (beno, orain Adoberi, honek Macromedia erosi baitu). Internetek jende asko uzten du kanpoan, ez da unibertsala. Ordenadore bat behar da eta konexio bat. Ez dezagun pertsona gehiago kanpoan utzi, mesedez.

Nork: ana.2005/05/05 17:29:08.091 GMT+2
Etiketak: diseinuak bideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak