Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/04 09:40:37.543 GMT+2

37signals

Ni bezalako neska desordenatu batentzat, 37signals enpresa zoragarri horietako bat da. Eta erabiltzailearengan zentraturiko diseinuaren mundua gustuko baduzu, zer esanik ez. Lehengo egunean 43things aipatzen nuen helburu bitalak kudeatzeko eta ezagutza trukatzeko tresna bezala. Gaur, lagun hauen inbentzio berria: Backpack, eguneroko bizitzari orden pixkat jartzeko aplikazioa. Nola poztuko den nire ama...

Iritziak (erdaraz): html life (kontra) eta Denken Über (alde).

Nork: ana.2005/05/04 09:40:37.543 GMT+2
Etiketak: kudeatzaileak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai, badakit oraindik zabaldu gabe dagoela baina atzeko atea irekita zegoenez sartzea beste erremediorik ez dut izan. Itxura oso txukuna du. Hori bai, auskalo zergatik baina arraroa egiten zait.

Nork: Julen.2005/05/04 20:15:02.821 GMT+2
http://murgilduta.net

kaixo julen! pozten naiz newton eta zu hemendik edukitzeaz. arraroa egiten zaizu? uins... beno, fabrika, fabrika da, eta ziurtasun falta hau, beste zeozer. bietan gustora izatea espero dut.

ah, eta gaur atera da plazara blog hau. ez didazue denborarik ere eman abixatzeko!

Nork: ana m..2005/05/04 23:32:16.438 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/ziur

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak