Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/08/24 10:49:36.866 GMT+2

ikastaroak

Iraila berehala eroriko zaigu buru gainera (ay!) eta Ibaeta inguruak ikaslez beteko zaizkit. Egun euritsutan Benta Berria hartu behar izaten dudanean zaharkiturik sentitzen naiz hainbeste yogurinen artean. Ene. Zein azkar pasatzen da denbora. Bost urte dira ikasketak amaitu nituenetik eta hamarkadak pasa direla iruditzen zait.

Zimurrek eta tentsio bajuak nire izpiritua zapal ez zezaten azkeneko urteetan hainbat ikastarotan ibili naiz, nahiko gustora gainera. Aurten arnasa hartu nahi nuen baina tentazioa handiegia izan da: Interneten topa daitezkeen doako ikastaroak. Zalantzak ere handia dirudi: norberaren kontura zerbait ikasten al da? Noa ba proba egitera.

Anaiak (zorionak Jon!) alemana dakiela eta, inbidia sartu zitzaidan Poloniarako bidaian. Egia esan, aspalditik naiz germanofilo xamarra. Beraz, Deutsche Welle-ko ikastaro guztia jeitsi eta inprimatu dut. Firme jarri beharko dut MP3 eta PDF-ekin eta serio hartu. Ez dut Günter Grass, Berthold Brecht edo Thomas Mann izan nahi (gehiegi miresten dut hirukote hau), baina Goetheren deutsche-arekin lehenengo saiakera egin nahi dut. Komentatuko ditut nire aurrerapausoak.

Horrekin nahikoa ez dudalakoan, neure buruari etxekolan gehiago jarri dizkiot. Atzeratu xamarra izango naiz baina orain arte ez nuen Wikilearning.com-en berririk. Internetek, neurri handi batean, horrelakoa izan beharko lukeela iruditzen zait: ezagutzak denon artean konpartitzeko espazio libre bat. Horren prototipo txikia dirudi Wikilearning-ek. Eta irakurri beharreko artikuluak pilatzeko modu xinple-xinplea. Portzierto.

Baliabide gehiago:
Trabajos.com
Emagister

Nork: ana.2005/08/24 10:49:36.866 GMT+2
Etiketak: bideak morse mezuak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aurten literatura eskolarik? Idazten jarraitzen duzun bitartean nahikoa ariketa izango da, agian.

Nork: Julen.2005/08/24 13:15:03.760 GMT+2
http://barnemuinetan.eu.hn.org

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak