Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/23 16:35:50.661 GMT+2

mugitu nahi dut

Beste urtebetez udako oporretan etxean geldituko naizela dirudi. Inolako miraririk gertatzen ez bada behintzat. Beraz, nire penak uxatzeko eta aurreztutako diru zoragarri honekin, ordenadore portatil bat erosi nahi dut. Baina zein? Merke eta on da betiko leloa. Eta laneko informatikoak Acer bat gomendatu dit, asko hobetu direlako. Hortik zehar, Travelmate 4152 hau topatu dut. Memoria RAM dexente, Intel M Centrino prozesadorea, disco gogorreko giga nahikoak eta beno, dotorea iruditu zait orokorrean. Baina bost duroko "multimedia salseatzaile" honentzat nahikoa ote? Kalitate-prezio orekatua al du?

Anaiak lanaren bidez Dell bat lortu dezake BEZ-a ordaindu beharrik gabe agian. Horrek merkeagotuko luke gauza. Dell-en artean, honakoa dut gustuko:Inspiron 9300.

Hau buruhaustea 1000€ inguru gastatzeko.

Nork: ana.2005/06/23 16:35:50.661 GMT+2
Etiketak: egunerokoak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kontua ez da urrutira joatea, baizik eta gauden egoeran egonda, ondo antolatzen jakitea eta lagun onak topatzea! Zeuk topatu duzuna ez da makala ;) Ondo ibili!

Nork: Leire.2005/06/23 16:53:07.154 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan

Portatila erosteko garaian kontuan izan GNU Linuxekin nola portatzen den, konpatibilitateak eta horrelakoak beranduago sorpresarik ez izateko. Interneten ere review delakoak ere asko egoten dira, jendearen esperientziak etab. Zorte on erosketarekin.

Nork: newton.2005/06/24 23:16:49.700 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A

Nire web orrialdea ikus dezakezu

http://www.euskalnet.net/txotxe/portatiles.htm

Bigarren eskuko ordenadore portatil batzuk  saltzen ditut.  Marka onak dira: IBM, Compaq, HP, eta abar. Oso ondo funtzionatzen dute.

Nire eskukoa 665718542 Gasteizaen bizi naiz

Nork: joseba koldo.2006/09/19 16:59:25.716 GMT+2
http://www.euskalnet.net/txotxe/portatiles.htm

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak