Zergatik ez dudan kotxe karneta atera nahi: - Automobilek kontaminatzen dute. - Errepideari fobia diot. - Abiadurari zer esanik ez. - DGT-aren iragarkiek lur jota uzten naute. - Diario Vasco-ko eskelek zer esanik ez. - Automobilak sekulako dirutza kontsumitzen du. - Nik ez dut dirutzarik "prezisamente". - Garraio publikoan, ingurukoen istorioak entzun daitezke. - Istorioak gustuko ditut. - Eta nire bizikleta are gehiago.
Azkenean, atera beharko dut gidatzeko baimena. Beste baimen bat. Baina pataletarako eskubidea ezingo didate ukatu. Horretarako aspaldi atera nuen karneta.
Erantzunak
uy, ba gustora irakurriko nuke. ziur gauza askotan ados gaudela. ni ez naiz erradikal jarriko, ez naizelako ezertarako erradikala, baina automobilizatuegiak bizi garela uste dut.
Nork: ana.2005/05/03 23:05:43.141 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/testak/ziur