Atzo Errenderiko Mikelazulon erridikuloa egin nuen baina ikuskizuna maila duin batean mantendu zen hala ere. Ez dut uste esperientzia berriro errepikatuko nukeenik aukera banu. Biluzik sentitzen zara jendaurrean, ahots dardartiz, arratsalde batez eta inolako zentzurik gabe idatzi zenituenak irakurtzen. Lagunarteko giroa zegoen arren, adrenalina gehiegitxo ostiral arratsalde baterako. Ez zen ez lagunik ez seniderik agertu. Ez nituen faltan bota.
*PD: Portzierto, Mikelazulo oso zulo atsegina da. Errenderiko udaletxe aurrean dagoen kaleetako batean aurki dezakezue.
Erantzunak
Bertan egoteko aukera izango banu bertan egongo nintzateke, interesgarria iruditzen zait. Posiblea izango litzateke hurrengo batean Podcastinga egitea, edo hau gehiegi eskatzea da? Ideiak bakarrik, teknologia berriek dakartzaten ideiak ;)
Nork: newton.2005/06/05 10:56:24.235 GMT+2
http://goiena.net/blogak/29A
Erridikuloa egin zenuela... hainbesterainokoa ez zen izango, ziur! Baina sinisten dizut zeuk hala ikusi zenuela zure burua, beti geu gara kritikoenak eta; gainera, gure idatziak jendaurrean erakustean barregarri sentitzea oso sarritan gertatzen da, baina uste dut gure inpresioa dela dena. Ez da erraza guk sortutakoa publikoaren aurrera eramatea, ez. Animo, neska!
Nork: Leire K..2005/06/05 11:49:12.810 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan
Kaixo Ana,
Ba oraindik ez naiz enteratu zergatik egin zenuen erridikuloa Errenterin? Biluzik sentitzen zinen ala zeunden? Txispatuta agian? Zer irakurri zenuen ba? Oso intrigatuta nago, blogari-kolaborazionista.
Kazakhstaneko argazkiak oso polittak.
Ondo segi Malagandarrok.
Nork: edu.2005/06/06 18:03:52.808 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/edu