43things-ak, The Robot Co-op eta 37signalsekoek Ruby on Rails erabiliz eginiko ariketa psikotropiko xamarra dirudi hasiera batean. Modu oso sinplean (sinpleegian) esanda, bizitzan dituzun helburuak zerrenda batean jartzen saiatu eta besteen aurrean aurkeztean datza. Edo besteen helburuak hartu eta zureak egin. Honaino tontakeria bat dirudi. Baina alde sakonagoa du: ezagutza trukea sustatzeko tresna ona suerta daiteke. Beste erabiltzaileek helburu horiek lortzeko bidea erakutsi diezazuketelako.
Euskara ikastea gomendatu diot amerikar bati. Baina pazientziaz har dezala gauza.
Idatzi artikulu bat