Artistak - Musikariak
Balza DJ
2000n hasi zen diskak jartzen DMT kolektiboak antolatutako festa batzuetan. Ordutik aurrera Euskal Herriko hainbat klub eta tabernetan aritu da (Pagoa, Itzela, Jam...) kolektibo desberdinek (technofutura, globalmusic, umc,...) antolatutako festetan. Festa horietan Euskal Herriko DJ gehienekin aritu da, baita estatuko eta atzerriko DJekin ere (Jesus Gonzalez, Lady Packa, Mathias Schaffhauser, Sasse aka Mr Negative,...).
Musika motari dagokionez, ez zaio estilo bakar batekin definitzea gustatzen: elektro, house eta technoaren arteko nahasketa egiten du, baina beste mota batzuk baztertzeke (rock, pop, hip-hop,...).
Bertako DJ izan da Gojamen (Bergara), 3.60 aretoan (Arrasate) eta Ziripoten.
2005ean Kogollo party krew izeneko kolektiboa sortu zuten, herriko hainbat DJekin, festa desberdinak antolatzeko asmoarekin.

Ene

Dj KRC (ziripot bergara)
Orain dela gutxi hasi den dj bat dugu hau. Denbora dexente darama musika entzuten. Entzungai edukitzen dituen taldeen artean THE CLASH, JOY DIVISION, NEW ORDER, THE CURE eta beste hainbat talde dira.
Bere sesioetan 80. hamarkadako pop a gaur egungo elektro-poparekin nahasten digu eta bere sesioak oso animatuak izaten dira.

Pablo Akaros
