Azaro osoan zehar ikusgai egon ziren Bergarako Ziripot tabernan Unai Azkarate margolari bergararraren lanak. Tabernara egokitutako erakusketa izen zen, Unaik berak azaldutakoaren haritik: "Tabernak dituen koloreekin bat datorren erakusketa da, hango giroa kontuan hartuz jantzi ditut Ziripoteko hormak". Bederatzi margolan jarri zituen erakusgai Ziripoten; horietako zortzitan egunkari paperen gainean lan egin zuen. Estilo nahiko zikin eta iluna zuten guztiek. Lehenengo erakusketa Nahikarin jarri zuen Azkaratek. Hura ere tabernaren ezaugarrietara egokitu zuen.

Artista gazteak Aroztegi erakusketa aretoaren erabilera askotarikoagoa aldarrikatzen du. Haren ustez, aukera gehiago izan beharko lukete herriko artistek areto hori erabiltzeko. "Jende asko hurbiltzen da Aroztegi aretora, eta hori aprobetxatu egin beharko litzateke", aitortu digu Azkaratek.
Idatzi artikulu bat