Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/01 20:34:53.331 GMT+2

Superman Returns

Zuzendaria: Bryan Singer

Aktoreak: Brandon Routh, Kate Bosworth, Kevin Spacey.

Puntuazioa: **

Azkeneko urteetan Supermanen film berriari buruz hainbat proiektu izan eta gero, Superman Returns iritsi da, eta lortutako emaitza itxurosoa bada ere, gatz pixka bate ere falta zaio hain laua eta mugatua ez izateko. Osagai guztiak euren tokian daude, istorioa nahiko ondo kontatua dago, efektu bereziak eta irudiak ikusgarriak dira, baina ez du ustekaberik sortzen. Ia denean, lehenengo Superman filmaren eskema jarraitzen du; hala, hasierako sarrerarekin lehenengo filmarekin argumentuzko lotura sortu nahi du: umetako oroimenak, lurrean izandako ama, aitaren agerraldia, Nex Yorkera eta egunkarira bueltatzeko. Eta hortik aurrera, gutxi gorabehera, dena ezaguna egingo zaigu: Lex Luthor, Superman jenda salbatzen, Clark Kent/Superman dualtasuna, Supermanek Lois Lanerekin dituen hegaldiak, eta abar. Inoiz heroi estatubatuarren buruzko filmik ikusi ez dutenentzat Superman Retruns ikuskizun erakargarria izan daiteke: ekintza, abentura, irudi ikusgarriak, amodio istorio bat Ia denetik du. Eta Supermanen jarraitzaile amorratuak, agian, ezagunak egiten zaizkien pertsonaiak eta egoerak ikusten pozik izango dira. Dena den, filmari umore eta giro pixka bat falta zaio: gaizkileen lagunek ez dute grazia handirik, egunkariko erredakzio giroak eta pertsonaiek ez dute xarmarik, eta horrela, Superman Returnsek lan ona izateko, pipermina falta du eta ez du ezer berririk ekartzen.

Nork: azabala.2006/09/01 20:34:53.331 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak