Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/01 20:24:35.509 GMT+2

No estoy hecho para ser amado

Zuzendaria: Stéphané Brizé

Aktoreak:Patrick Chesnais, Anne Consigny

Puntuazioa: ***--

Stéphane Brizék No estoy hecho para ser amadon kontatzen digun istorioa komedia dramatikoa edo sentimenduzko komedia da. Protagonista nagusiak 50 urte pasatxo ditu, egiten duen lana ez da oso atsegina, eta bere semerekin eta bere aitarekin dituen harremanak ez dira onegiak; bere bizitza nahiko grisa eta tristea da. Tango dantza ikasketek monotoniatik ihes egiteko balio diote, eta horietan, emakume gazte batekin sortzen diren harremanen bitartez bere bizitza aldatzeko aukera izango du. Filma txikia, goxoa eta hunkigarria da.Bertan kontatzen zaigun istorioa nahiko xumea bada, pertsonaien deskribapenean eta eszenaz eszena bikotearen artean gertatzen den maitemintze prozesuaren deskribapenean datza filmaren erakargarritasuna. Tangoa ez da zuzendariak erabiltzen duen osagai apaingarri bat, dantza eta musika mota horrek duen sentsualitatearen bitartez ondo susmastzen eta ulertzen dugu sortzen den amodio istorioa. Bikoteak hitz gutxi erabiltzen ditu, baina haien begiradek, keinuek, arnasteko moduek edo bata bestearengana hurbiltzeko eta ukitzeko ere ederki adierazten dituzte maitemintze prozesu horren pauso guztiak. Filmeko pertsonaiak gertuak eta maitekorrak egiten zaizkigu, erraz uler ditzakegu haiek dituzten sentimenduak, dudak eta beldurrak. Ikusleok eurekin bat egiten dugu, gauzak okertzen zaizkienean kezkatu egiten gara, gauzek hobera egiten dutenean poztu egiten gara, eta hor lortzea ez da gauza erraza.

Nork: azabala.2006/09/01 20:24:35.509 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak