Zuzendaria: James Ivory.
Aktoreak: Ralph Fiennes, Natsha Richardson, Vanesa Redgrave.
Puntuazioa: **
La condesa rusa denboratik kanpo eginiko film bat da. Garai erromantikotik ateratako pertsonaia tormentatuak ditu, eta deskribatzen duen lurralde eta garai gatazkatsuagatik -1936, Shanghai-, protagonisten ezaugarriengatik, Casablanca antzeko filmak dakarzkigu burura. Ivoryren filmak hiru deskribapen desberdin ditu: istorio kolektibo bat dago, honetan hiri handi baten eta munduaren egoera azaltzen zaigu, hori da bikote protagonista bizi den ingurunea; beste aldetik, iraganak bikotearengan duen pisua deskribatzen da; eta hirugarrenean, bien arteko harremanak. Shanghaitik ateratako irudikapenak ez du indar handirik, irudien ekoizpen handien kalitate txukuna dute, baina istorio nagusiari behar den bezala osatzeko edo aberasteko indar falta duten. Agertzen diren flash-back irudi gutxikoak dira eta ez diote filmari kutsu tragikorik ematen. Dena den, La condesa rusak Ralph Fiennes eta Natasha Richardsonen arteko eszena gehienetan lortzen du kutsu tragiko eta erromantiko hori. Biak oso aktore onak dira eta euren artean sortzen den kimika ikusleak antzeman egiten du; ezkutuko istorio bat da, pertsonaiek ez dute euren sentimenduak kanporatu nahi, baina ikusleak ederki nabari ditzake jazotzen diren sentimenduak,
La condesa rusak zati eta eszena ederrak ditu, baina erabilitako osagai eta bigarren mailako istorio guztiak batzeko momentuan ez du Hollywoodeko melodramek zuten ahalmena erakusten.
Idatzi artikulu bat