Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/07/13 13:14:55.851 GMT+2

Una historia de Brooklyn

Zuzendaria: Noah Baumbach.

Aktoreak: Jeff Daniels, Laura Linney.

Putuazioa: ***

Jatorrizko izenburuaren itzulpena Txibia eta balea bada ere, gaztelaniaz jarritako izenburua Una historia de Brooklyn izan da. Ez zegoen horrelako itzulpenik egin beharrik, baina, eginez gero, hobe izango zen Brooklyngo istorio txiki bat jartzea. Txiki adjetiboak ederki islatzen du film honen izaera. Kontatzen zaigun istorioa askotan ikusitakoa da: bikote bat urte dezente ezkonduta egon eta gero, bandandu egiten da. Bikoteak bi seme ditu, eta gurasoen jarrerek eta euren arteko arazoek semeengan dituzten ondorioak ikusiko ditugu. Baumbach ez da sakontasun gehiegitan sartzen, kontatzen duen istorio arrunt bat besterik ez da, eta hori egiteko, 80 minutu bakarrik erabiltzen ditu. Filmaketa 23 egunetan egin zen, zuzendariak ez du zaintzen gehiegi irudien apaindura, kamara asko mugitzen du, eta 1986ko garaian murgildu nahi gaitu. Gidoian eta aktoreen lanean daude Una historia de Brooklyngo osagai nagusiak. Istorioa ez da oso aberatsa; kasu konkretu bat eta pertsonaia batzuk nahiko modu egokian deskribatzen ditu. Jeff Daniel seta Laura Linney aktore bikainak dira eta Jesse Eisenberg eta Owen Kline aktore gazteekin batera euren pertsonaiei sinesgarritasuna eta epeltasuna ematen diete (filma Bilboko zinema baten jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin estreinatu da, eta horrela aktoreen lana askoz hobeto balora daiteke). Osagai horiekin, oso originala ez den eta monotonoa izan zitekeen istorioak interesgarria izatea lortzen du.

Nork: azabala.2006/07/13 13:14:55.851 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak