Zuzendaria: Lauren Canter
Aktoreak: Charlotte Rampling, Karen Young, Louise Portai
Puntuazioa: ****
Hacia el surek irla xarmangarrietara hoteletako erotasunaz eta mutil gazteen adeitasunez gozatzera doazen 50 urte baino gehiagoko emakumeak ditu protagonista nagusi. Filma, batez ere, pertsonaien erretratu sakona eta zehatza egiten arduratzen da. Istorioa baino pisu handiagoa du pertsonaien sentipen kontraesankor eta konplexuen islapenak. Hasiera baten eguneroko edo garrantzi txikiko diruditen eszenen bitartez emakume bakoitzaren erreakzionatzeko moduak ezagutuko ditugu: bere inguruan gertatzen ari dena begiratzeko era eta ikusten ari direnarenganako duten jokaerak. Emakume bakoitzak badu ikuslearen aurrean bihotza zabaltzen duen eszena. Horrela hobeto jakin ditzakegu euren pentsaerak, baina batez ere euren begirada, keinu, isilune eta gauzak esateko tonu adierazgarrien bitartez ohartzen gara nola itxuran bizitzeko modu eder eta lasai horren atzetik sentipen kontrajarriak azaltzen diren: edukitze irrika, norgehiagokak, sortzen diren segurtasun ezak pertsonaien egoera korapilatuko du.
Hacia el surek emakume horiek erretratatzeaz gain, mutil gazte baten erretratua ere egiten du, eta honen bitartez 70ko bukaeran Haitin jasaten zen giro zapaltzailea ikusiko dugu. Mandatarien ustelkeriaren eraginez, hango biztanle askok mundu kapitalistari jendeari saltzen diote euren burua.
Hacia el surek gure munduan paradisurik ez dagoela esaten du eta gizakion bakartasun modu desberdinak erakusten dizkigu
Idatzi artikulu bat