Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/19 13:17:25.419 GMT+2

Misión Imposible 3

Zuzendaria: J.J Abrams

Aktoreak: Tom Cruise, Philip Seymour Hoffman

Puntuazioa: **

Misión Imposible duela urte dezente eginiko telesail famatua izan zen, eta orain JJ.Abramsek, Perdidos eta Aliasen telesailen egileak, zinemarako eginiko sagako hirugarren filmean telebistari lotutako keinu dibertigarri bat egiten dio. Sarritan, telesailak hasi baino lehenago, horietan gertatu behar diren eszena batzuen irudi deigarriak eskaintzen dira. Bada, gauza bera egiten du JJ. Abramsek Misión Imposible 3n: filmari hasiera emateko, askoz geroago agertuko den eszena aipagarri baten zati bat erakusten digu, horren momentu gorenean mozteko eta gero, ezer gertatu izango ez balitz bezala, istorioa benetan hasteko. Honela, nahiko modu xelebrean, zuzendariak telebista eta zinemaren munduak nahastu egiten ditu. Misión Imposible 3en hasiera dibertigarria da eta, orokorrean, film guztia nahiko dibertigarria da. Hori bai, oso argumentu mugatua du. Zehaztasun osoz kontatutako eszena luze eta oso ikusgarriak ditu, eta horiek lotzeko erabiltzen den argumentuaren haria oso garrantzi txikikoa da. Korrikaldi, eztanda, kolpe, zarata eta efektu ugari daude, eta egoera arriskutsu bakoitzak sinesgarritasunaren mugaraino eramaten dira. Eszena batzuetan, irudiak, planoen aldaketa hain azkarrengatik, ez dira oso ondo bereizten, baina orokorrean ondo eginiko eszenak dira. Eta osagai horiei gaizkile erakargarri bat gehitzen badiogu (Philip Seymour Hoffman), nahiko film entretenigarria lortzen da.

Nork: azabala.2006/06/19 13:17:25.419 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak