Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/30 12:04:14.806 GMT+2

El código Da Vinci

Zuzendaria: Ron Howard

Aktoreak: Tom Hanks, Audrey Tautou

El código Da Vinci pertsonaia, asmakizun, jazarpen eta burugabeko teoria ugari duen liburu entretenigarria da. Dan Brown idazleak erabiltzen duen egitura telefilmetara eta foiletoietara hurbiltzen da: egoerak gehiegi garatu gabe, pertsonaia eta leku batzuetatik beste batzuetara pasatzen da, gero berriz lehengoetara bueltatzeko. Horrela, nahiko sentsazio telegrafikoa lortzen da: hariari arintasuna eta aldaera ematen zaio, baina honek pisu eta sakontasun dramatikoa galarazten du. Filmak liburuari nahiko fidela izan nahi du. Ron Howardek istorioaren haria, asmakizun, sekretu eta ustekabe guztiak erakutsi nahi ditu, eta hau ez da posible asetasunean erori gabe: ez da gauza bera istorio bat etenaldiekin irakurtzea edo bi ordu eta erdian joko, jazarpen eta teori guztiak ezagutaraztea. Filmak eta liburuak pertsonaien gainetik, hari misteriotsuari garrantzi handiagoa ematen diote, baina liburuko pertsonaiak (Aringarosa, Silas, eta abar) sakonegiak ez baziren ere, filmean baino hobeto trazatuak zeuden. Liburua irakurri duenak errazago jarraituko du irudietan gertatzen dena, baina ustekabearen efektua galduko du eta azaleko argumentuetan oinarritutako lanek, artifizioaren azpian ezer gutxi dagoenean, gertatu behar dena jakinez gero, ia interes guztia galtzen dute. Dena den, filma ez da hain txarra; ekoizpen handi gehienek duten ezaugarriak (baliabide asko, itxura ona)ditu, eta nahiko produktu komertzial arrunta da.

Nork: azabala.2006/05/30 12:04:14.806 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak