
Zuzendaria: Jacques Audiard
Aktoreak: Romani Duris, Niels Arestrup
Puntuazioa: ***--
De latir, mi corazón se ha paradok kutsu existentzialista du. Istorioaren protagonista nagusia hogeita piku urteko mutil bat da, eta filmean zehar hark zer-nolako bizimodua daraman eta haren izaera ezagutzeko aukera izango dugu. Mutilak, bere aitak egiten duen bezala, higiezinen sektorean lan egiten du. Negozioan dirua lortzeko edozer gauza egiteko kapaz diren bi bazkiderekin lan egiten du. Hilda dagoen amak, berriz, pianoa jotzea gustuko zuen, eta semeak, nahiz eguneroko gauzetatik baztertua egon, amaren zaletasun hori jaso du. Filmean, gure protagonistak aitaren eta amaren munduen eragina nabaritzen du; eta biekin duen norgehiagoka horretan datza istorioaren mamia. Musika munduari dagokionez, oso politak dira mutilak irakasle txinarrarekin dituen eszenak Jacques Audiardek mutilaren nahiko erretratu zehatza egiten du; kamera nabarmenki mugitzen du, zabu asko emanez, pertsonaiaren urduritasuna eta egonezin existentziala adierazteko. Pertsonaiaren aurpegira asko hurbiltzen da; horrela, gertakizunek pertsonaiarengan duten eragina ondo sumatzen dugu, eta jasaten ari den gatazka barnerakoiaren lekuko bihurtzen gara.
De latir, mi corazón se ha paradon gauzak ez dira guztiz argitzen, mutilaren iraganari buruz datu solte batzuk dauzkagu, ez dira oso zehatzak, eta horiei ikusleok gure interpretazioa eman beharko diegu eta dauden hutsuneak bete. Hori dela eta, filmak kutsu sekretu bat ere uzten du.
Idatzi artikulu bat