
Zuzendaria: Stephen Frears
Aktoreak: Judy Dench, Bob Hoskins
Puntuazioa: ***--
Henderson andrea, alarguna geratu eta gero, antzerki munduan sartuko den emakumea da. Antzerki gela bat erosiko du, eta hantxe oso famatua egingo den errebista musikala antzeztuko da. Beste antzerki gelek honen kopia egingo dutenez,. Henderson andreak, zentsurarekin borroka ugari izan ondoren, bere ikuskizunetarako ikusleen arreta lortu nahian, neska biluzik aterako ditu. Antzerki gela ospe handia lortuko du eta 2. Guda Mundialean, naziek Londres bonbardatzen duten garaian, zabalik iraungo duen antzerki gela bakarra da. Filma Henderson andrearen adorea, ikuskizunetan zuzendariarekin sortzen diren gatazkak eta konplizitate harremanak, eta ikuskizun munduaren magia erakusten ditu. Azaltzen den guztia errealitatean oinarrituta izan arren, Stephen Frearsek istorioa ametsen eta oroimenen kutsu magiko eta nostalgikoaz bustitzen du: oso ondo islatzen du antzerki konpainian sortzen diren harremanak eta adiskidantza giroa, politak dira ikusten diren emanaldi musikalak, eta Londreseko giropen irrealak (ez du ezkutatu nahi estudioan eginiko filma dela) irudiei xarma berezi bat ematen die. Igartzen da zuzendariak pertsonaiak eta istorioa gogoko dituela eta sentimendu horiek ikusleari helarazten dizkio
Mrs. Henderson presenta film atsegina da, momentu batzuetan topikoetan erortzeko arriskua badu ere (aktore batek soldadu batekin dituen harremanak), aktore guztien lan bikainak Judy Denchen interpretazioa zoragarria da- sakontasuna ematen diote pertsonaiei eta epeltasuna istorioari.
Idatzi artikulu bat