Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/17 15:09:13.815 GMT+1

Munich

Zuzendaria: Steven Spielberg

Aktoreak: Eric Bana, Daniel Craig

Puntuazioa:****-

Munich ek palestinar-judutar gatazka ukitzen du. Eta zuzendariak alde politikoa ausardiaz azaltzen badu, ez du gatazkaren alde gizatiarra ahazten: gizakiaren anbiguotasuna argi geratzen da: alde batetik ikusten dugu pertsonaia batzuk kapaz direla hoztasun osoz hilketa ikaragarriak egiteko kapaz diren pertsonaia batzuk, gizatiar bihurtzen dituzten sentipenak( maitasuna, beldurra edo aladura sentitzeko kapaz dira) badituztela ikusten dugu. Filmak erakusten digu, zentzu baten behintzat borrero batzuk, ez denak, sortutako gorroto eta erotasun espiralaren biktima direla.

Munich trhiller politiko konplexu,sutsu eta zoragarria da. Spielbergek batez ere, gorrotoak eta indarkeriak kalera itsura eramaten dutela azaldu nahi du: indarkeria jasaten duena hondatzeaz gain, indarkeriaren erabiltzailea ere hondatzen du. Gorrotoak dena kutsatzen du; eta horrela, neurri gabe eta eten gabe handitzen doan bola bihurtzen da. Gizakiaren anbiguotasuna

Dena den, Spielberg inork baino hobeto daki zinema ikuskizun bat dela, eta ikuslearen arreta lortzeko, hari gauzak ondo eta modu erakargarrian kontatu behar zaizkiola. Eta alde horretatik, filma zoragarria da. Atentatu guztiak detaile guztiz kontatuta daude: biktimen eta hiltzaileen mugimenduak ikusten ditugu, baita ekintza bakoitzean sortzen diren ustekabeak. Zuzendariak denborarekin eta espazioarekin jolasten, tentsioz beteriko eszenez osatutako filma zirraragarria lortzen du. Munichen, ikuskizuna eta drama ondo bateratuak doaz.

Ikuskizun zoragarria

Nork: azabala.2006/02/17 15:09:13.815 GMT+1
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak