
Zuzendaria: Ang Lee
Aktoreak: Heath Ledger, Jake Gyllenhaal
Puntuazioa: ****-
Istorioa hirurogei hamarkadan hasten da eta, hogei urtearen zehar, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean bizi diren bi gizonen amodiozko istorioa kontatzen digu. Istorioan gizarteak homosexualitateari buruz duen ulerkortasun gutxiko jarrera zigortzailea agertzen da, eta honen ondorioz, Jack Twist eramatera bultzaturik izango den bizi klandestinoa eta Ennis del Marek izango duen bizi traumatikoa -bere barnean senak egitea eskatzen dionaren artean eta buruak edo jasandako hezkuntza ezartzen dizkion frenoen artean norgehiagoka bat izango da- ezagutuko ditugu.
Brokeback Mountain en irudietan morbo edo eskandalu izpirik ez dago. Ang Leeren filmeak ikusita dauzkagunok, El banquete de bodas; Comer, beber, amar; Sentido y Sensibilidad; La tormenta de hielo edo *Tigre y dragón*, zuzendariaren filmatzeko era ildo horretatik ez doala badakigu, gozatu egingo dugu kontatzen zaigun amodio istorio ederra eta tristearekin. Bi gizonen amodiozko istorioa
Ang Leeren estiloa eliptikoa, neurtua eta eratsua da. Elipsiak oso ondo erabiltzen dira pertsonaiei 20 urteetan gertatzen zaiena aditzera emateko; horien bizitzen aukeratutako zatiak erakusten zaizkigu: eszena batzuk pertsonaia nagusien bizitza erakusten dute, beste batzuk, bikoteak dituen ezkutuko topaketak azaltzen dituzte. Baina hau dena ez da erakusten melodramak sarritan erabiltzen dituen efektu kolpeekin. Bai, badira ikuslea kolpatzen duen biraketa dramatiko batzuk, baina momentu horiek oso modu laburrean edo zehatzean ikusten dira. Batez ere filmean bizitzaren eguneroko gauzei garrantzia ematen zaie, horien bitartez pertsonaiek jasaten ari diren drama ezagutuko dugu. Pertsonaiak bizitzan noraezean mugitzen dira; sufritu eta euren ondoan daudenei ere sufritu arazten diete. Eszena horietan itoarazitako keinuak, besarkada bakoitzak edo ezkututako begiradak pertsonaien bizi hutsa eta barnean sentitzen duten bakardadea islatzen duten pintzelkada ederrak dira. Pertsonaiak ez dira euren sentimenduak kanpora ateratzen dituzten horietakoak, baina aktorearen lanari esker eta Ang Leeren maisutasunari ezker euren barneko tristura ezagutzera eta geureganatzera heltzen gara.
Estiloa eliptikoa
Erantzunak
Hamen Koldo R Bengoaren blogeko artikulua.
Bihotzetik idatzitakoa. Gomendagarria.
Nork: patxi lurra.2006/02/27 09:07:29.299 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi