
Zuzendaria: Giovanni Beronesi
Aktoreak: Margherita Buy, Sergio Rubini, Carlo Berdone
Puntuazioa: **---
60ko hamarkadan, Italiako komedia asko iraupen gutxiko istorio desberdinetan banatzen ziren; ohitura hori asko galdu den arren, noizbehinka halako proposamenak sortzen dira. Manuale D'amorek, lau istorioren bitartez, bikoteen harreman sentimentalen egoera desberdinak ukitzen ditu: bikote gazte baten maitemintze prozesua, mutilak ez du etsiko neska berarekin maitemintzea lortu arte; bigarren istorioak bikote baten krisialdia erakusten du; hirugarrenean emazte bat senarraren desleialtasunaz jabetzen da eta hortik aurrera hartzen dituen erabakien lekuko izango gara; eta azkeneko istorioan emazteak utzi duen mediku baten krisialdia ikusiko dugu. Istorio bakoitzak izendapen propioa du, eta batetik bestera pasatzeko, aurreko istorioaren pertsonaiaren batek hurrengo istorioaren pertsonaiarekin topo egiten du erreleboa emateko.
Italian egiten den zinema ikusteko aukera askorik ez badugu ere hango oso film gutxi estreinatzen dira-, momentu honetan gure zinemetan Giovanni Veronesiren Manuale D'amore komedia daukagu. Filmaren iragarkietan jartzen duenez, Italiako David de Donatello sarietarako hamabi izendapen ditu, eta komedia apal honek hainbeste izendapen baditu, pentsa dezakegu joan den urtean Italian ez direla film onegiak egin. Manuale D'amore ez dut esango gaizki dagoenik, baina ez da film ona. Ez badiozu gehiegi eskatzen, denbora pasatzeko balio duen entretenimendua da, baina ez gehiago. 60ko hamarkadako komediara hurbildu nahian
Istorio guztiek amodioari buruz berba egiten dute, eta erabilitako tonu arina denetan agertzen da. Batzuetan dramatikoagoak diren ukitu batzuk badira, baina orokorrean, denek gehiegi landu gabeko komediako tonua dute. Filma ez da originalegia, askotan jorratutako gaiak eta egoerak azaltzen dira, eta egoera horietan ez du gehiegi sakontzen. Dena den, kasu batzuetan aktoreen lanagatik, beste batzuetan zerbait landuago dauden eszenak daudelako agian laugarren istorioa lortuen dagoen atala da-, ikusleak barre egitea eta ez aspertzea lortzen da, baina azkenekoan lortutako emaitza nahiko mugatua da.
Originalegia ez den filma
Idatzi artikulu bat