
Zuzendaria: FranÇois Ozon
Aktoreak: Melvil Poupaud, Jeanne Moreau
Puntuazioa. ***--
Ozonek oso ondo islatzen du pertsonaia nagusian gertatzen diren aldaketak: hasieran gorrotoa sentitzen du, eta poliki-poliki bere sentimenduak aldatzen joango dira, lasaitasunez bizitzaren bukaera heldu arte. Prozesu guztia ikusiko dugu, kamera Romainen ondoan dago: honen lehen plano asko daude, nora doan, nola mugitzen den ikusten dugu; pertsonaiaren momentu bakoitzean sentitzen duena eta burura etortzen zaizkion oroimenak azaldu nahi ditu. Eta azalpen hori askotan isilean gertatzen da; badaude elkarrizketak filmean, baina eszena asko isilean gertatzen dira; begiradek eta aurpegiaren espresioek pertsonaiak ikusten duena eta sentitzen duena ondo erakusten dute.
Urteari hasiera emateko, zinemetan, zarata txikia eginez, FranÇois Ozon zuzendari frantziarraren El tiempo que queda film intimista, laburra (iraupena 80 bat minutu da) eta dotorea ikusi dugu. Filmak argazkilari gazte baten bizitzaren azkeneko hilabeteak erakusten dizkigu, medikuak gaizotasunaren berri ematen dion momentutik gaztearen bizitzaren bukaeraraino. Pertsonaia nagusiaren aldaketak
El tiempo que quedan argazkilari gaztea gurasoekin eta bere arrebarekin duen harreman korapilatsuak ikusten dira, baita bere amamarekin duen konplizitatea, bere bikotekidearekin dituen topaketak eta haurrak eduki ezin duen bikote batekin sortzen diren harremanak ere ezagutuko ditugu. Momentu horiek guztiek osatzen dute pertsonaiak egiten duen bidaia barnekoia. Ikusten dugu pertsonaiaren narriadura fisikoa: hasieratik bukaeraraino pisu handi galtzen du, baina filma batez ere topikoetan erortzearen arriskua nahiko ondo gaindituz- Romainen sentimenduak eta barneko egoeraz arduratzen da. Prozesu guztiaren lekuko izan gara, eta horrela, filmaren bukaerara heltzen garenean hondartzan gertatzen den eszena zoragarria da-, benetan hunkituta sentitzen gara.
Bidaia barnekoia
Seguruenik, filmaren argumentua jakin ondoren, askok esango dute ez direla zinemara momentu txarrak pasatzera joango, baina El tiempo que queda tristea dela ezin bada ukatu, adierazten duen tristura lasaia eta; kontraesana ematen badu ere, bizigarria da.
Idatzi artikulu bat