Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/14 13:20:17.133 GMT+1

La novia cadáver

Zuzendariak: Tim Burton eta Mike Johnson

Puntuazioa: ****-

Burtonen film bat baino gehiago ikusiz gero, argi ikusten da zuzendari amerikarrak fantasia gustuko duela, errealitatearen eta magiaren eta irudimenaren arteko norgehiagoka azaltzen baitu. Askotan gazteluz, heriotzaz eta giro ilunez beteriko mundu gotikora hurbiltzen da. Agertzen diren pertsonaia asko euren munduan dagoen zikoizkeria eta gaiztakeriaren aurrean babes txikia duten gizaki bakartiak dira. Zuzendariari gauzei buelta emate gustatzen zaio; hala, askotan, mundu iluneko biztanleak gure munduko biztanleak baino abegitsuagoak eta maitagarriagoak dira.

Ez da askotan ikusten urte berean bi film estreinatzen dituen zuzendaria, baina batzuetan gertatzen da. Orain aste batzuk, zinemari eskainitako tarte honetan, Tim Burtonen *Charlie y la fábrica de chocolate aipatzen genuen, eta orain, Mike Jonhsonekin batera zuzendutako La novia cadáver ikusteko aukera izan dugu. Film atsegin honek, lortzen duen emaitzengatik, erabiltzen dituen gaiengatik eta pertsonaiengatik eta filmatzeko teknikengatik, Pesadilla antes de Navidad* filma dakarkigu burura Fantasiaz beteriko mundu gotikoeta erromantikoa

Idatzitako guztia *La novia cadáver*en agertzen da. Istorio erromantikoa da: posible diren eta ezinezko diren amodioak gertatzen dira; istorio dibertigarria da: abesti eta errimo biziak ditu; hildakoen munduan kolore biziak nagusi dira, horiek mundu normalean dauden kolore motelekin kontrajartzen dira; nahiz ukitu ilunak izan, istorioan samurtatsuna nagusitzen da: Burtoni ikuslea dibertitzea eta pixka bat izutzea gustatzen zaio, baina filmean xarma sentsazio magikoak eta kontatzen ari denarenganako maitasuna nagusi dira.

Pesadilla antes de Navidaden egin zuen bezala, Burtonek stop motionmetodoa erabiltzen du; hau da, panpinak eskuz mugitzen dira fotograma bakoitzean, eta gero, denak elkartuz, mugimendu jarraituko sentsazioa lortzen da. Artisau-lan horrek filmari xarma berezia ematen dio. Horri Danny Elfamenen musika eta abesti ederrak gehitzen badizkiogu, baita erritmoaren zentzu bikaina ere –istorioa arintasunez garatzen da-, lortzen den emaitza xarmaz, magiaz eta poesiaz beteriko entretenimendua daukagu.

Stop motion metodoa

Nork: azabala.2005/12/14 13:20:17.133 GMT+1
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Erabiltzen dituen gaiengatik eta pertsonaiengatik eta filmatzeko teknikengatik, Pesadilla antes de Navidad filma dakarkigu burura."

Neuri be bai. Bikainak biak ala biak.

Nork: patxi lurra.2005/12/16 13:06:12.833 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak