
Zuzendaria: Isabel Coixet
Aktoreak: Tim Robbins, Sarah Polley
Puntuazioa: ***--
Aipatzekoa da bi aktore nagusien lana, sinesgarriak egiten dituzte euren pertsonaiak, nahiz eta tamalez, euren ahotsak entzuteko aukera ez izan (gure pantailetara gaztelaniazko bertsioa bakarrik iritsi da). Hala eta guztiz ere, irudiek ederki islatzen dute pertsonaien artean sortzen diren komunikazioa eta epeltasun giroa.
La vida secreta de las palabras, Isabel Coixeten proposamen berria, nahiko lan interesagarria da, baina baditu akats batzuk, eta horien ondorioz ez da bere aurreko filmaren, Mi vida sin miren, kalitatera heltzen. Zuzendariak istorio dramatiko bat kontatzen digu berriz, eta iraganak kolpatutako pertsonaiak erabiltzen ditu. Sarah Polley nahitaez hartutako oporretan petrolio-plataforma batera erizain lanak egitera doan emakumea da, eta Tim Robbins istripu baten ondorioz denboraldi baterako itsu eta erreta dagoen gizona da. Bien artean sortzen diren harremanen irudikapenean daude filmaren momentu onenak: bien artean gertatzen den pixkanakako hurbiltze prozesua gizona berritsua da; neska, aldiz, oso isila- sentikortasunez azalduta dago. Neskak ez du bere sentimenduak erakutsi nahi, nahiko misteriotsua da, eta misterio hori azkenean jakingo dugu, istorioaren bukaera askatzaile ederrean. Aktore aipagarriak
Filmaren akatsak aipatzekotan, luzeegia dela esan dezakegu, istorioan pertsonaia gehiago agertzen dira, baina petrolio-plataformako beste langileek ez dute indarrik, eta ez dituzte istorioa eta pertsonaia nagusiak aberasten; haien intentsitatea eta trinkotasuna baretzeko besterik ez dute balio. Filmean narratzaile lanak egiten dituen haurraren garrantzia ondo zehaztu gabe dago, istorioan agertu eta desagertu egiten da irizpide garbirik gabe; eta filmean badaude ere, bate ere hasieran, kamera kokapen eta kamera mugimendu arraro batzuk.
La vida secreta de las palabrasen barnean istorio nagusi on bat daukagu, haren trinkotasunari lakte egiten dioten pertsonaiez eta gehigarriez inguratuta. Horrela, lortutako emaitza borobildu gabeko lan interesgarria da.
Erantzunak
"La vida secreta de las palabras, Isabel Coixeten proposamen berria, nahiko lan interesagarria da, baina baditu akats batzuk, eta horien ondorioz ez da bere aurreko filmaren, Mi vida sin mi-ren, kalitatera heltzen."
Gauza bera pentsau eta sentidu neban neuk pelikula hau ikusi ondoren. Mi vida sin mi gehiago gustau jatan.
Nork: patxi lurra.2005/12/01 00:09:00.905 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi