
Zuzendaria: Jim Jarmush
Aktoreak: Bill Murray, Sharon Stone, Jessica Lange
Puntuazioa:****-
Filmak egitura ibiltaria eta errepikakorra du: aireatzen den hegazkina, protagonista kotxe bat hartzen eta bertan musikako CD bat jartzen (jazza eta Afrikako eta ekialdeko musikaren arteko nahasketa antzeko bat entzuten du, honek irudien erritual sentsazioa areagotzen dute), bere bikote ohiekin dituen topaketak... Bidaiak eta honetan ematen diren topaketek, ez dute hasierako intriga guztiz borobiltzen, itxi gabeko topaketak eta istorioak dira, hutsuneak bete behar dira, nork bere ondorioak atera ditzake, agian, ez dugu filmaren motor izan den intriga argituko, baina azkenean hori aitzakia bat besterik ez da pertsonaia nagusiak bere bizitza hutsaz eta sentitzen duen bakardadeaz ohartu dadin. Don Juanen mitoa filmaren zehar mugitzen da.
Flores rotas nahiko film ezohizkoa izateaz gain, pertsona batek senti dezakeen bakardadea eta hutsune sentsazioak islatzen duen ipuin tristea eta enigmatikoa da. Komediak izaten duten arintasun kutsua du filmak, baina aldi berean tristura tonu batez eta malenkoniaz bustita dago. Jim Jarmushen film askorik ikusi ez duenak agian zerbait harrituta edo nahastuta senti daiteke (filmari bigarren begirada bat emanez gero, horri buruzko iritzia hobera egiten du):oso istorio zabala da, detaile txikiez beteta, gauzak ez dira zuzenean esaten, eta ikusleak, istorioaren protagonistari gertatzen zaion bezala (Bill Murrayk oso lan ederra egiten du), saiatu beharko du detaile, begirada eta keinu guztiak eta objektuak (idazteko makina, kolore arrosako gauzak) aztertzen. Adibidez, plater baten janariak nola kokatuta dauden ederki erakusten dute pertsonaien izaera. Isiluneak esaten dena bezain garrantzitsuak dira. Agertzen diren istorioak ez dira ixten eta horrela, ikusle bakoitzak bere kabalak egin beharko ditu. Itxi gabeko topaketak eta istorioak
Jarmushen zinema berezia da: minimalista, ez du kamara gehiegi mugitzen, aktoreak ez dute keinu gehiegi egiten, musika eta isiluneak garrantzitsuak dira, eta guzti honekin, filmak berezko erritmoa hartzen du, eta oso lan pertsonala, askea, berezia eta originala izaten bukatzen du.
Zinema minimalista
Idatzi artikulu bat