Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/11/05 16:00:04.330 GMT+1

Match Point

Argumentuari dagokionez, filma ez da Allenen istorioetatik horrenbeste urruntzen. Delitos y Faltasen (zuzendariaren lan handienetariko bat) agertzen den Martin Landauren istorioaren remake antzeko bat da Match Point. Hori bai, bien artean aldaketa nabarmen batzuk daude: Landauren pertsonaiak 60 urte baino gehiago zituen eta Rhys Meyersen pertsonaiak 30 bat urte ditu; Landauren pertsonaia agian tolesgabeagoa eta goranahi txikiagokoa zen; Meyersen pertsonaia, aldiz, hotzagoa da eta bere ekintzetan maltzurkeria handiago erakusten du. Hala eta guztiz, Allenen istorioan nabarmena da patuaren eta zortearen eragina, eta bi osagai horiekin, momentu askotan, pertsonaia txotxongilo baten erara erabiltzen du zuzendariak. Horrela, azkenean, pertsonaia ikusleari hasieran ematen zuen baino gertuagoa egiten zaio.

Batek baino gehiagok esan du Match Pointek ez duela ematen Woody Allenen film bat. Hori, alde batetik, egia da, baian ez guztiz. Filmaren istorioa ez da New Yorken gertatzen, baina etekin handia ateratzen dio munduko beste hiri handi eta eder bati: Londresi, hain zuzen ere; ez ditu erabiltzen musika bezala jazzeko klasiko handiak, baina bai, ordea, operako zati ezagunak. Filmaren aldaketa nabarmenena zuzendariaren beste lan batzuk baino narratiboagoa izatea da. Allenek narratzaile moduan oso esku ona eta dotoretasun bikaina erakusten du. Drama, sentsualitatea, eta kontaketa beltza erabiltzen ditu; thriller garratza osatzeko. Komediarako ohi den baino toki txikiagoa uzten badu ere, ironia handia erabiltzen du gure garaiko gaitzak azaltzerakoan. Delitos y faltasi lotuta

Istorio guztiak erloju baten moduan funtzionatzen du: patua pertsonaia nagusiaren handinahiarekin jokatuz, haren bizitza ederki nahaspilatzen du. Eta filma maisutasun osoz kontatuta dagoelako, umorez beteriko polizien agerraldiengatik eta istorioan patuaren eragin apetatsuagatik, gertatzen diren biraketengatik, Alfred Htichcock handiaren *Frenesí* maisu-lana dakarkigu burura.

Hitchock bururatzen

Nork: azabala.2005/11/05 16:00:04.330 GMT+1
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak