Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/28 18:12:09.195 GMT+2

Princesas

Zuzendaria: Fernando León de Aranoa

Aktoreak: Candela Peña, Micaela Nevárez

Puntuazioa:**---

Bai, bere istorioetan eguneroko errealitatetik ateratako tokiak eta pertsonaiak aurkitzen ditugu: langabeak, auzo bateko biztanleak, pertsonaien errealitatea…Ametsak eta euren buruei egiten dizkieten engainuak erakusten ditu, baina aldi berean, artifizioa erabiltzea gustatzen zaio: istorio nagusitik sortzen diren istorio txiki nahiko korapilotsuak, elkarrizketa distiratsuak, Eta errealitatearen eta fikzioaren artean sortutako orekan datza zinemagilearen indarra.Princesasen oreka hori galdu egiten da, eta horrela, filma interesgarria bada ere , ez da goi mailako lana. Princesasen León de Aranoak kamera mugitzen du, eskuko kamera erabiltzen du, argazkia ez da garbia, kamerak pertsonaien bizitza jarraitzearen itxura sortu nahi du, dokumental baten aurrean egotearen sentsazioa sortu nahian. Bi emakumeren bizitza jarraitu eta erakutsi nahi du. Baina errealismoaren aldetik, nahiz bien arteko harremanak ondo islatuak egon, ez digu gauza berezirik ekartzen, eta deskribapen horri denbora luzea emanez, ez da fikzioa hainbeste zaintzen: ile-apaindegiko elkarrizketek ez dute beste film batzuetako graziarik, eta adibidez, Candela Peñaren familiaren istorioa sinesgarria edo sendoagoa izateko denbora luzeagoa behar zuen.

Barrio eta Los Lunes al sol ikusi ondoren konturatzen gara film biek badutela komunak diren ezaugarri bat: León de Aranoak erealitatea eta fikzioa nahasten ditu bere istorioak sortzeko. Horregatik desegokia izan daiteke bere filmetara hurbiltzea neorrealismoa antzeko lan baten aurrean egongo bagina bezala. Errealitatea eta fikzioa

Dena den, Princesas ondo ikusten da, nahiz eta dramatikoki sakabanatu samar egotearen sentsazioa sortu. Aktoreen aldetik interpretazioak onak ere baditu. Candela Peña filmaren izar nagusia: ia eszena guztietan azaltzen da (familiarekin, beste prostitutekin berbetan, gizona batekin dituen harremanak) eta oso ondo erakusten du bere pertsonaiaren sentimenduak, ametsak eta gogoetak. Micaela Nevárezek ere lan ona egiten du, eta bien arteko eszenak filmaren momentu onenak dira.

Interpretazio onak

Nork: azabala.2005/09/28 18:12:09.195 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ni "Barrio" filmak liluratu egin ninduen, istorio gogorra baina bikain kontautakoa, alkarrizketa bizi-biziak, soinu-banda aparta eta, batik bat, sinesgarritasun handia emoten eben aktoreak. Ordutik hona, León de Aranoaren pelikulak ez jataz hain borobilak iruditu izan, baina ziur aski "Barrio"k sortu eustan inpresino hori errepikatuta (eta beraz indar gitxiagokoa) ikusi dodalako beste hurrengo lanetan.

Dena den, "Princesas"-en jorratzen dauan gaia ez dot sarritan ikusi beste film batzuetan, edo behinik behin León de Aranoak egin dauan moduan. Eta eskertzekoa da. Aktoresen arteko alkarrizketek, beste behin, zuzendariaren seilua deukie. Haren marka erregistrauta. Eta, nahiz eta dagoeneko orijinala ez izan, gustugarria da.

Orduan, neuk azkenean beste izar emongo neutsan pelikulari (***--).

Nork: patxi lurra.2005/10/03 12:23:55.779 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak