Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/07 17:48:39.023 GMT+2

Charlie y la fábrica de chocolate

Zuzendaria: Tim Burton

Aktoreak: Jhonny Depp, Freddie Higmore

Puntuazioa: ****-

Aurreko denboraldia nahiko film eskasekin bukatu bagenuen ere, o denboraldi berriaren hasiera Tim Burtonen "Charlie y la fábrica de chocolate":http://www.warnerbros.es/movies/chocolatefactory/ lan ederrarekin egingo dugu. Burtonek, Roald Dahlen ipuin baten oinarrituz, bere unibertsoarekin eta bere aurreko lanekin lotura handia duen film magikoa lortu du. Hasierako tituluekin nahikoa da Burtonen film baten aurrean gaudela ohartzeko: ikusten ditugu lantegiko makinak txokolatea egiten, erabilitako kolore grisak eta urdinak eta Danny Elfmanen musika bikainak ondo adierazten dute istorio honen tonu fantastikoa eta kezkagarria. Hortik bost haurrak Willy Wonkaren lantegira sartzen diren arteko zatia ikusgarria da, gauza mordoa kontatzen zaigu: haur guztien jatorria, bereziki Charlirena (bizi den etxea benetan zoragarria da); zozketak sortzen duen ikusmina; Wonkaren lantegiaren azkeneko urtetako istorioa. Denboran aurrera eta atzera egiten du, lurralde batetik beste batera eta pertsonaia batzuetatik bestetara salto egiten du, hori dena arintasun harrigarriaz eta ipuinek izaten duten kutsu magikoarekin kontatuta dago. Lantegira iristen direnean hark gaztelu goibeltsu baten itxura du, gero barruan daudenean dena aldatzeko, kolorez betetako mundu batean sartzen baitira.

Hori bai, ipuinetan gertatzen den bezala, gauzak ez dira izango hasieran ematen duten bezain politak eta paradisu hori momentu batzuetan amesgaizto bihurtuko da. Ipuinetan osagai magikoak, pozgarriak eta maltzurrak izaten dira, eta kasu honetan ere horrela da.

Paradisu eta amets gaiztoak

Charlie y la fábrica de chocolate ipuin fantastikoa eta ipuin morala da. Familiaren eta heziketaren garrantzia aldarrikatzen du: heziketa zorrotzegia denean Willy Wonkaren antzeko pertsonaiak sor daitezke (Willyk Eduardo Manostijerasen zerbait dauka, nahiz eta kutsu erotuagoa izan ), eta gurasoek haurrei nahi dutena egiten uzten dietenean horiek benetako munstroak bihurtzen dira.

Familiaren eta heziketaren garrantzia

Charllie y la fábrica de Chocolatek Tim Burtonen maisutasuna erakusten du. Margoen erabillera dramatikoa, filmatzeko era, dekoratuak, jantziak, musika eta aktoreen lan bikainak oso ondo erabiliak daude film eder bat lortzeko.

Nork: azabala.2005/09/07 17:48:39.023 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pozten naz honi buruz idatzi duzulako. Udan ikusi neban Charlieren pelikula. Gogo haundia neukan ikusteko. Nire umearotik gogoratzen dudan pelikula bakarra Willy Wonka y la fábrica de chocolate zan, Gene Wilderrekin. Hain impaktu haundia izan zuen nigan filme honek ze nahiz eta behin ikusi dudan bakarrik, ihaz Amazonen hasi nintzan bere bila (gainera titulua ere ez nuen gogoratzen, bakarrik Gene Wilder zegoela).

Aurten aurkeztu zutenean bertsio berri hau, bereala ikustera joan nintzan. Oso ondo eginda dago. Ni Burtonen jarraitzaile sutxua naz, Eduardo Manostijeras, Sleepy Hollow edo Batman oso gogoko ditudalarik.

Nahiz eta ipuin bezala aurkeztuta dagoan, filme honek irakurketa psikoanalitiko sakona onartzen dau. Horregaitik beharbada nagusiei ere asko gustatzen zaie. Ni zinera joan nintzanean behintzat nagusi gehiago zeunden umeak baino.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/09/08 20:49:20.915 GMT+2
www.euskonomia.com

Nork: .2010/10/03 21:00:39.822 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak