Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/02 17:51:43.437 GMT+2

Around the Bend

Zuzendaria: Jordan Roberts

Aktoreak: Christopher Walken, Josh Lucas, Michael Caine.

Puntuazioa: *-----

Gutxi landutako istorioa

Around the Bend-en agertzen diren aktoreak dira filmaren ezaugarri erakargarriena: Michael Cainek eta Christopher Walkenek ondo betetzen dute euren lana, baina ezin dute askorik egin gutxi landutako istorio honen aurrean. Filma zinema independentearean barruan kokatzen da eta road movie bat da. Bertan, familia bateko hainbat belaunalditako pertsonaiak dauzakagu. Familia horretan izan diren harremanak oso bereziak izan dira: aitak bere emaztea hil zenean etxetik ihes egin zuen, haren semea aitonarekin bizi izan da, eta orain, 30 urte geroago, aitonak bidaia nahiko xelebre bat antolatzen du aitak eta semeak euren gauzak argi ditzaten.

Uda iristen denean zinemetan izaten den estreinaldi kopurua asko jaisten da. Eguzkia eta hondartzak oso arerio indartsuak dira, eta horregatik, aurrekontu handiko filmen bat salbuespen bihurtzen dela, ekoizpenek irailerako lagatzen dituzte estreinaldi nagusiak. Hori dela-eta, udan ere zinemara joateko ohitura dugunok karteldegian film interesarriak aurkitu ezinean gabiltza. Joan zen asteko El amor es lo que tiene oso komedia ligth zen, eta aste honetako filma, Around teh Bend-ek, ez du kalitate handirik.

Hori dena kontatzeko Jordan Robertsek drama eta komedia nahasten ditu. Garbi dago istorioa nahiko dramatikoa dela, baina drama arrunt bat izan ez dadin, eogera eta eszena bitxi batzuk sartzen ditu. Tamalez, horiek ez dute grazia handirik, eta drama moduan ere filmak ez du indarrik, Zuzendariak minutu batzuk erabiltzen ditu istorioa martxan jartzeko, eta azkeneko minutuentan, duela 30 urte pasatakoa ezagutzera ematen digu. Eta erdian zer? Bada, erdian ia ez dago ezer aipatzeko. Bidaian puntu desberdinetan geratzen dira, baina istorioan eta pertsonaien garapenena ez da ezer pastasen, eta horrela, filma nahiz ordu bat eta hogei minutuko iraupena izan nahiko luzea egiten da, eta gaitera, nahiko modu arruntean filmatuta dagoela kontuan izaten badugu (gertuko plano asko daude), telebistarako egindako filmak burura ekartzen dizkigu.

Modu arruntean filmatuta

Nork: azabala.2005/09/02 17:51:43.437 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak