
Zuzendaria: Alexander Payne.
Aktoreak: Paul Giamatti, Thomas Haden Church, Virginia Madsen.
Puntuazioa: ****-
Hori dena irakurrita ematen du ez dudala Entre Copas ( Sideways ) filma gomendatuko, baina ez da horrela. Paynek badaki grisak diruditen pertsonaia horiei tonua ateratzen: epeltasunez eta maitasunez hurbiltzen da pertsonaiengana, eta euren dudak, frustrazioak, umore oneko eta umore txarreko momentuak, ahuleziak, bakardade sentipenak oso ondo adierazten ditu.
Alexander Payne zuzendariak ohikoak ez diren filmak egiten ditu. Ez zaio glamourra gustatzen, ez da irudi ikusgarriak lortzen arduratzen, bere istorioak ez dira toki politetan gertatzen, erabilitako erritmoa ez da azkarregia, road-movie egitura jarraitzen du, eta bere pertsonaiek nahiko arruntak eta grisak dirudite.
Zuzendariak pertsonaia nagusi bat erabiltzen du -bere aurreko filmean, A proposito de Schmidt-en, Jack Nicholsonek erretiroko momentua iristen zaion pertsonaiaren rola egiten zuen; Paul Giamatti-k, Entre copas-en, bizitzan nahiko galdua dagoen berrogei bat urteko idazle baten pertsonaia egiten du, eta hark hainbat pertsonaiarekin izango dituen harreman eta topaketak ikusteko aukera eskainiko digu, horren izaera nolakoa den zehatz-mehatz ezagutzeko. Horrela, nahiko pertsonaia arrunta edo txepela izan zitekeen pertsonaia batetik sortzen du pertsonaia aberatsa, maitagarria eta gizatiarra.
Pertsonaia nagusi bat
Entre Copas sentimenduei buruzko komedia gazi-gozoa da, ondo islatzen du gure garaian ongizate gizarteak sortzen dituen pertsonaia bakartiak. Baina, aldi berean, deskribapen hori oso mingarria edo garratza izan ez dadin, komedia tonuari garrantzia ematen zaio.
Sentimenduei buruzko komedia gazi-gozoa
Benetan aipagarria da aktore guztien lana. Paul Gamatti, Oscar sarietarako izendatu ez badute ere, zoragarri dago filmean. Ez da itxura dotoreko gizona, lodi samarra eta ile gutxikoa, ez du aktore itxurarik, baina, adibidez, bere emazte ohiarekin duen eszenan erakusten dituen sentimendu nahastuak, Virginia Madsen-ekin dituen eszenetan sortzen den kimika, edo komedia momentuetan, bere aktore maila bikaina erakusten du, eta bere interpretazioarekin filma indartua ateratzen da.
Idatzi artikulu bat