
Zuzendaria: Christopher Nolan
Aktoreak: Christian Bale; Katie Holmes, Michael Caine
Puntuazioa: **---
Batman Begins aurrekontu handiko ekoizpena da, Batmanen eta Gothan hiriaren ezaugarri guztiak irudikatzea ez da lan erraza, ezta istorioaren ezaugarri guztiak jasotzea ere. Nolanek Bruce Wayneren istorioa hasieratik kontatu nahi digu: haurtzaroa, supereroiaren sorrera, amodio istorioa, eta hori gutxi balitz, pertsonaia pila bat agertzen diren intriga kriminala nahiko korapilatsu bat osatzeko. Eta ezaugarri guzti horiek egitura ikusgarri baten barruan kokatuak izan behar dute. Gehiegi besarkatu nahi da, eta horregatik filma zerbait nahasia eta, irudien planifikazioari dagokionez, nahiko zorabiagarria azaltzen da.Azpitrama, pertsonaia eta datu askotxo agertzem dira, horrela ez da gauza erreza biltzen den informazio guztia asimilatzea. Eta honi ekintza eszenak filmatzeko modua gehitzen badiogu: gertuko eta oso iraupen gutxiko planoak batzuetan ez dute lagatzen gertatzen ari dena ondo ikusten, nahasketaren zentzazioa sortzen zaigu.
Batman pertsonaiaren ibilaldiak zineman munduan bukatuak zirela zirudienan, Christopher Nolan zuzendari britaniarrak, komikitik sortutako pertsonaia berreskuratu du, bere bertsioa egiteko.Nolan bi aurreko filmeekin: Memento, eta Insomniorekin, zinema munduan ezaguna egin zen.Bere lanek atmosfera arduragarria eta amesgaiztoen kutsua dute, eta agertzen diren pertsonaiak zerbait desorekatuak dira eta euren buruak asaldatzen duen arazoren bat dute. Mementoren pertsonaia ez zituen gertatutakoaren oroimenik gordetzen, Insomnioren pertsonaia lorik egitea lortzen ez zuen polizia zen, eta orain Batman Beginsen Bruce Waynerekin zerbait antzekoa gertatzen da: bere gurasoen hilketan errudun kontsideratzen da. film zerbait zorabiagarria
Waynen haurtzaroaren irudikapena ondo dago, baita amodio istorioa, baina kartzelako eszenak eta Himalaiako eszenak ez dira onegiak. Dena den, Batman Begins film interesgarria da, nahiko istorio iluna eta apokaliptikoa da, eta lortzen den atmosfera erakargarria da. Ekoizpen handiak normalean gauza gutxi kontatzen badute ere, kasu honetan agian, gehiegi kontatu nahiagatik, ez da film eder bat lortzen.
Istorio beltza
Erantzunak
Memento oso filme ona izan zan. Hizkuntza berri bat erabiltzen zuen, nik behintzat ikusi gabe neukan hizkuntza bat. Goddardek "A bout de souffle"n egin zuen apurketa bezalakoa.
Antzerako pelikula bat, Pi (3,14) da. Oso ona hori ere.
Benetan penagarria deritxat amerikar filmeak duten joera historiak konplikatzeko. 60 hamarkadan egin ziran superprodukzioak, adibidez Doctor Zhivago edo Lawrence de Arabia guztiz ezberdinak ziran. Historia sakonak baina garbiak, gehiegikeririk gabe. Beharbada gidoiak ahulak direlako pertsonaiz bete behar dituzte.
Nork: Felix Gerenabarrena.2005/06/22 21:34:46.016 GMT+2
www.euskonomia.com