Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/02/28 11:15:45 GMT+1

Ray

Zuzendaria: Taylor Hackford.

Aktoreak: Jamie Foxx, Kerry Washington, Regina King.

Puntuazioa: ***--

Aipatutako guztiak duela 50 urteko zinemarako eta oraintxe bertan egiten den zinemarako balio du. Ray, Ray Charles-en biografia kontatzen duen filma, ez da eskema ezagun horretatik ateratzen; horregatik, batzuek nahiko lan konbentzionala dela esan badute ere, ez zaio ukatu behar dituen abileziak: filma, bi ordu eta erdiko iraupena izan arren, ez da batere aspergarria, arintasunez kontatuta dago, rhythm-and-bluesaren eta Charles-en musikaren jarraitzaileak gustura egongo dira, garai desberdinen berregipena distiratsua da, eta aktoreen lana ere aipagarria da. Atal honetan, Jamie Foxx-ek oso ondo imitatzen ditu Charles-en keinuak eta mugitzeko modua, eta seguru asko oraingo domekan aktore onenari ematen zaion Oscarra eskuratuko du.

Sarri ikusi ditugu Hollywoodeko zinema pertsonaia ezagunei buruzko film biografikoak: Pasteur-ek, Zolak eta Marie Curiek, esaterako, izan dute bere tokia. Eta, biografien generoaren barruan, musikagile ospetsuei eskainitako tartea ere izan da: Chopin, Schumann... musika klasikoari dagokionez, eta baita Ameriketako Estatu Batuetako musika egile eta abeslariei eskainitakoa ere (Cole Porter, Glenn Miller, Billie Holiday, eta abar). Horiek guztiek euren bizitzei buruzko filmak izan dituzte. Gehienetan, erabilitako osagaiak berdintsuak izan dira: drama, komedia eta musika batzen dira pertsonaien bizitzen momentu aipagarrienak azaltzeko. Horien musikari garrantzi handia ematen zaio, film guztiak musikaz eta abestiz beterik daude, eta, horrela, nahiko emaitza entretenigarriak eta sendoak lortzen dira. Arintasunez kontatuta

Charles-en bizitza kontatzeko filmak bi garai desberdin nahasten ditu: alde batetik, Ray-ren haurtzaroa (amarekin eta anaiarekin izandako harremanak, itsu geratzearen prozesua) eta, beste aldetik, pertsonaiak musika munduan (hasten denetik, pertsonaia famatua bihurtzen den arte) eginiko ibilbidea erakusten digu. Ibilbide horretan, bere traumak, emaztearekin eta beste emakumeekin izandako harremanak, drogekin eta ospearekin dituen arazoak agertuko dira. Eta, horrela, musikarekin eta melodramaren ezaugarriekin, nahiko ekoizpen txukuna eta dibertigarria lortzen da.

Bi garai desberdin

Nork: Antonio Zabala.2005/02/28 11:15:45 GMT+1
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak