
“Kalien euskeraz berba egin gure dozu?
badaukazu zer eskaini, badaukazu zer ikasi
Sarri, euskara ikasleek, euskaldun berriek, hizkuntza galdua duzuenenok ez daukazue inguruan ikasitakoa erabiltzeko gunerik edo jenderik aurkitzen; inguru erdalduna daukazuelako, eta egunerokotasunean harreman asko gaztelaniaz dituzuelako. Zahar Berri egitasmoak euskaraz lasai, beldur gabe, lotsa barik berba egiteko guneak sortu nahi ditu. Horretarako, badituzu bide ezberdinik:
- Berba-lagunak: Astean behin elkartzen dira, beraiei komeni zaien ordu eta lekutan. Euskaldun zahar eta berrien arteko tertulia da helburua, azken hauek euskaraz lasai hitz egiteko aukera izatea . Ez da ikasle edo irakasle rolik egongo, bi, hiru, edo lau lagun elkartu eta euskaraz berba egitea nahikoa da.
- Asteburuetako ekintzak: Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatuko dira: Afariak, mendi irteerak, irteera kulturalak,... Hauetara Arrasateko, Bergara eta Aretxabaletako euskaldun zaharrak eta berriak joango gara, giro euskaldun batean ondo pasatzeko helburuarekin.
- Euskaltegiko ekintzak: hilean behin AEK-ko zein Udal Euskaltegiko ikasleentzako antolatutako ekintzak izan ohi dira. Diapo emanaldiak, ikuskizunak, irteerak, lehiaketak,...
Ikasturte bakoitzean, bi matrikulazio aldi dira: lehena iraila eta urria bitartean eta, urtarrilean bigarrena.
Izena emateko zatoz AED-ren bulegora (Pablo Uranga 6 behea) edo eta deitu 943 77 12 28 telefono zenbakira.
Informazio gehiagorako:
943 77 12 28
www.goiena.com/blogak/zaharberri
Idatzi artikulu bat