Atzo, Azaroaren 20an, osteguna, Txema Auzmendi izangenuen AEDko txokoan. Txemak euskara ikasi behar izan zuen heldua zenean, txikitan bere ikaskuntza prozesua moztu baitzioten. Bere istorioa ezagutzeko aukera izan genuen atzo eta, honekin batera, euskara ikasteak ekarri dizkion poztasunak (eta nekeak) adierazi zizkigun. Bertaratutakoek euskara oso garbian istorio pertsonal eta interesgarria entzuteko parada izan genuen. Hurbildu ziren ikasleentzako ziur adierazi zituen poztasun eta neke batzuk aski ezagunak izango ziren. Jakin badakigu euskara ikastea oso prozesu luzea eta “zaila” dela egungo ikasleentzat. Hitzaldi honi esker egiten duten esfortzua baloratu izana espero dugu eta, horrela, hemendik aurrera gelditzen zaien bidaia poztasunez betetzea!! Eskerrik asko, Txema!!!

Idatzi artikulu bat