Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/24 17:00:05.844 GMT+1

Mirandaolako Burdinolara bisita

Joan zen larunbatean Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoa ikusteko irteera egin genuen. Arrasatetik ez zen inor animatu, baina Bergaratik 15 lagun inguruk hartu zuten parte. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Lehenengo museoan bueltatxo bat eman zuten eta ondoren burdinolara hurbildu ziren. Bertan, burdinola martxan ikusi ez arren, funtzionamendua oso ondo argitzen zituzten ikus-entzunezkoak ikusi zituzten. Gero, honen ondoan daogen ermita berriztua ikusteko aukera ere izan zuten. Benetan merezi du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita. Pena bat da Zahar Berri egitasmotik inor ez animatu izana. Agian hurrengo batean... Animatu eta ez galdu gauza berriak ikusteko eta ezagutzeko aukera!

Nork: zaharberri.2008/11/24 17:00:05.844 GMT+1
Etiketak: zaharberri astebukaerako ekintza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak