Abenduaren 17an 2008ko euskaltegiko azken ekintza izan genuen: talo lehiaketa. Egia esan, azkenean ez zen lehiaketa izan, epaimahaia ez baitzegoen talo guztiak probatzeko kondizioetan. Baina, “ikastarotxo” ederra egin genuen Juana Mari Arregik lagunduta. Oso arrakastatsua izan zen: goizeko txandan, 9:30etan, 50 pertsona inguru izan ginen; arratsaldez, berriz, gutxiago izan ginen eta, gainera, gaztetxoak nagusitu ziren.

Lehenengo eta behin, Juana Mariren azalpenak entzun genituen: orea nola egin eta nola landu. Ondoren, bakoitzak paleta bat hartu eta taloak egiten aritu ginen. Ederki pasatu genuen eta, gainera, hamaiketako eta askari ederra egiteko aukera izan genuen bertaratutakoek: taloak gaztarekin, txorizoarekin eta baita txokolatearekin jan genituen. Bertaratu bazinen, seguru hurrengo urtean errepikatzeko gogoarekin gelditu zinela eta, agertu ez bazinen, hurrengoan animatzea espero dugu!
Hementxe duzue argazkitxo bat sortu zen girotxoa ikusteko:

Idatzi artikulu bat