Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/06 12:16:45.220 GMT+2

Bukatu da ikasturtea

Zahar Berri egitasmoaren hamargarren ikasturtea izan da aurtengoa, beste behin euskararen bideari ekin dioten lagunak izan dira protagonista gurean baita bide horretan lagun izateko prest egon diren euskaldun zaharrak ere. Egitasmo onen motorra arrasatearron euskaraz bizitzeko gogoa eta euskara bultzatzeko dagoen nahia dira, horregatik dauka balio berezia, pertsonen arteko harremana da egitasmoaren muina! Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen denoi! Espero dezagun laster Zahar Berriren beharrik ez egotea! Bitartean lanean jarraituko dugu!

 

Hizkuntza batek zabaltzen ditu hainbat eta hainbat aukera

Hizkuntza ez baita mintzaira soilik

da bizitzeko jarrera

Kultura aberats baten gordailu

izan da beti euskara

Dantza ta kanta jolas musika

bertso munduaz gainera

Bizi gaitezen euskaldun beraz

Euskalerrian baikara.

 

 

Datorren ikasturtean berriro ere izango gara Zahar Berriren kontuekin, ekintzen kronikak, elkarrizketak, argazkiak bideoak... bitartean ondo pasa!

Nork: zaharberri.2007/07/06 12:16:45.220 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak